Martxoaren 17an ‘Puntu bltzk ez, Usurbil seguru eta jasangarria orain’ agerraldian parte hartzeko deia

‘Puntu bltzk ez, Usurbil seguru eta jasangarria orain’ izenburupean, hainbat eskuorri agertu dira herriko komertzioetan. Bertan, martxoaren 17an (larunbata) Usurbilgo frontoian,  eguerdiko 13:00etan egingo den agerraldi baten berri ematen da. Usurbilen dauden pasagune arriskutsuen errealitatea plazaratu nahi da, batez ere N-634 errepidek eta trenbide-sareak Usurbil zeharkatzen dituen hainbat puntu-beltzen errealitatek. Usurbilen zenbait pasagune arriskutsuak daude, eta azken urteetan hainbat istripu larri gertatu dira; iazko urrian heriotz bat eta azkena pasa den ostiralean, Luzuriagako lantegiaren sarrera parean (info+).

Jarraian herrian zehar zabaldu den komunikatua:

‘Puntu bltzk ez’

“Hilabeteotan, herritarrok eta udala eskuz esku aritu gara hausnarrean Usurbil bizigarria, segurua eta jasangarria eraiki nahian.

Azterlanak agerian utzi du gure herrian baditugula pasagune arriskutsuak, eta herritarrok gure egunerokoan arrisku ugari hartzen ditugula. Mugikortasun segurua eta jasangarria, beraz, lehentasunezko bihurtu zaigu.

N-634 errepideak eta trenbide-sareak gure herria zeharkatzen dute alderik alde, eta horietan hainbat puntu beltz daude. Bestelako alternatibarik ezean, oraindik ere bai errepidea bai trenbidea gurutzatzera behartuta gaude, gure eguneroko joan-etorrietan.

Egoerak ezin du horrela jarraitu. Gogorarazi nahi dugu, iazko urrian, Manuel Diaz usurbildarra hil zela Troiako pasagunean, auto batek harrapatuta. Gutako edonor izan daiteke hurrengoa, eta ez gaude prest halakorik onartzeko.

Erankunde ororen lehentasuna behar du izan herritarron segurtasuna, eta, horregatik, gure segurtasuna bermatzeko hartu beharreko neurriak hartzeko exijitzen diegu Usurbilgo Udalari, baina bereziki Gipuzkoago Diputazioari eta Eusko Jaurlaritzari.

Honen guztiaren berri eman eta egoera salatzeko, martxoaren 17an, larunbatez, herritarren prentsaurreko handi bat egin nahi dugu, gure ahotsa, eskaria eta salaketa dagokion erakundeetara irits dadin. Animatu eta parte hartu!”

Eskuorriak:   Puntu beltzik ez euskaraz    Puntu beltzik ez gazteleraz

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.