Martxoaren 23an presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea eta ‘Harpidetza’ afaria Aitzagan

Hilabete honetako azken ostirala Ostiral Sainduarekin tokatzen denez, Usurbilen Nahi Ditugu! Elkarteak jakinarazi du euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea astebete aurreratuko dela. Beraz, elkarretaratzea martxoaren 23an (ostirala) egingo da, 20:00etan Mikel Laboa plazan. Usurbilen Nahi Ditugu! Elkarteak bertara gerturatzeko deia egin die herritarrei.

Harpidetza afaria

Usurbilen Nahi Ditugu! Elkarteak egun horretan ere urte egiten den Harpidetza’ afaria egongo dela jakinarazi du. Aitzaga Elkartean egingo da afaria, 21.00etan. Afarira joateako txartelak erosi behar dira, aldez aurretik eta  Aitzaga tabernan egongo dira salgai: 20 eurotan eta 14 eurotan (langabeentzat). Kopuru mugatua denez, antoltzaileek txartelak lehenbailehen eskuratzea gomendatu dute.

MENUA:

  • Entsalada epela zizekin.
  • Masailak saltsan.
  • Flan tarta.
  • Edariak eta kafea.

Usurbilen Nahi Ditugu! Elkartea

“Dispertsio politikaren ondorioz, euskal presoek informazio eskubidea ere urratua dute eta ezin dute Euskal Herriko informazioa nahiko luketen bezala jaso. Horregatik, euskal prentsa helarazteko helburuarekin ekimen solidario hau antolatzen dugu urtero, era honetan harpidetzak ziurtatzeko. Herritarrei dei egiten diegu bertan parte hartzera, elkartasuna adieraztearekin batera mahai inguruan une goxo bat elkarriken igarotzeko parada izango baitugu. Kopuru mugatua denez, txartelak lehenbailehen eskuratzea gomendatzen dugu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s