Martxoaren 8an Euskal Herriko emakumeok* planto!

Martxoaren 8rako (osteguna) “Euskal Herriko emakumeok* planto!” lemapean greba deialdia egin da. Mundu guztiko  herrialdeetan greba eta plantoak egingo dira. Euskal Herriko hainbat mugimendu feministek eta sindikatuek indarkeria matxistari, esplotazioari eta diskriminazioari nahikoa dela esateko deialdiarekin bat egingo dute.

Manifestua: grebafeminista.files.wordpress.com/2018/02/manifestua-eu.pdf

Martxoak 8, osteguna

Euskal Herrian, egunean zehar, hainbat mobilizazio eta lan uzteak iragarri dira:

  • 11:00etatik 15:00tara eta 18:00tatik 22:00etara lan uzte eta plantoak egingo dira. (LAB, ELA, Steilas, ESK, Hiru eta EHNE deitutako lan uzteak).
  • 11:00etan Agerraldia Usurbilgo udaletxe aurrean.
  • 12:00etan eta 20:00etan mobilizazioak hiriburuetan
  • Gipuzkoako deialdiak: grebafeminista.wordpress.com/gipuzkoa

Usurbilgo atxikimimenduak eta deialdiak

Usurbilgo Udaleko emakumezko udal langileak


Pasa den astean eginiko batzarrean, Udaleko emakumezko langileek greba feministarekin bat egitea erabaki dute. Ostegunerako iragarri diren lan uzteekin bat egitea erabaki dute. Udal zerbitzuetan ikusgarri egingo dute honenbestez, Emakumeen Egunerako deitu den greba.

Usurbilgo Udala


Otsailaren 27an eginiko osoko bilkuran aho batez onartutako mozioaren bidez, bat egin zuen Martxoaren 8ko greba feministarekin.

Usurbilgo Udalak eta udaleko emakume langileek lanuzteekin bat egin dute, eta, ondorioz, ostegunean hainbat zerbitzutan murrizketak izango dira. Eragina izango du udalaren ohiko jardunean, eta hainbat zerbitzutan murrizketak izango dira.

  • Haur eskola: langile guztiek planto egingo dute, eta, ondorioz, haur eskola 11:00etatik 15:00etara itxita egongo da.
  • Kiroldegia: 18:00etatik aurrera igerilekua itxita egongo da (soilik Antxoen ikastaroa emango da), eta arratsaldeko spinning ikastarorik ere ez da izango.
  • Oinarrizko lanbide heziketa: 11:00etatik aurrera lanuztea egingo dute irakasleek.
  • Liburutegia: bertako langileek arratsaldez egingo dute lanuztea, eta, horrenbestez, 17:30etatik aurrera liburutegia itxita egongo da.
  • Artzabal zahar egoitza: langileek hala erabakita, egun osoan itxiko dituzte taberna eta jatetxea.
  • Gainerako zerbitzuak bere horretan mantenduko dira, hala nola erregistroa, eguneko zentroa, eguneko arreta, etxez etxeko zerbitzua eta taxi busa.

Udarregi Ikastolako langileak


Otsailaren 26an, Ikastolako langileen batzarrak ostegun honetako plantoa babestea erabaki zuen. Lau orduko lan uztea egingo dute: “11:00etatik 15:00era ikastolako emakumezkook egingo dugun plantoa aurrera ateratzeko eta klase egun arrunt bateko antolaketa ezinezkoa izango denez, zaintza gisa antolatu da 11:00-15:00 tramua”. Honakoa izango da antolaketa:

HAUR ESKOLA:

  • Langile guztiak planto egingo dute, beraz, Haur Eskola 11:00etatik 15:00etara itxita egongo da.
  • Zerbitzu minimoen Dekreturik ez dago, baina aterako balitz jakinaren gainean jarriko da. Hala balitz eta norbaitek bere haurra Haur Eskolara ekarriko balu, ohar bat bete behar da (beheko taula) eta lehenbailehen Haur Eskolara bidali dezala.
  • Egun horretako bazkaria termotan etxera eramateko aukera egongo da. Beraz, hala nahi duenak termoa eraman dezala haurra Haur Eskolara eramatean.

HH-LH-DBH:

  • 17 langile egongo dira paroak irauten duen bitartean eta etapa guztietako ikasleen kargu egingo dira maila ezberdinetan banatuta.
  • Ikasleen zaintza eta langileen banaketa ahalik eta modurik egokienean antolatzeko, zenbait galderei erantzutea eskatu da (beheko taula) eta ahalik eta lasterren bidaltzea erantzuna ikastolara.

GARRAIOA eta JANGELA:

  • 12:30eko eta 14:30ko zerbitzuak ikastolako bi langilerekin burutuko da.
  • 3 begirale gutxiagorekin eskainiko da zerbitzua.

BETE BEHARREKO TAULA:

Gaztelekua


Gaztelekuan DBH 2 eta 3 mailetako neskekin ospatu nahi dute Emakumeen Eguna, ostegun arratsaldez. Honakoa da prestatu duten egitaraua: 16:30etatik 18:30etara mural bat margotu, pankarta bat idatzi, musika eta zapia buruan: “Eta indarrarekin sentitzen bagara kalejira egingo dugu frontoira. Lehenengo aldia da adin desberdinetako neskei deialdia egiten diogula. Talde lana egin behar dugu eta hausnarketa lana ere, estetikan bakarrik ez geratzeko. M8 zuekin ospatu nahi dugu!”.

Noaua! Kultur Elkartea


Noaua! Kultur Elkarten egunerokoan lanean diharduten emakumezko langileek martxoaren 8ko deialdiarekin bat egingo dute, planto egingo dute.

Kabiene Elkarlan Gunea


18:00etan emakume ekintzaileekin solasaldia antolatu du Kabienek Elkarlan Guneak. Hainbat emakume ekintzaileek beren ibilbide profesionalaren inguruko gogoetak egingo dituzte; Miren Narbaiza (MICE), Leire Cancio (Elhuyar), Arrate Imaz (Loratu), Oihane Iribar (Xixahori) eta Idoia Torregarai (Barretartia). Ekitaldiaren helburua emakume profesionalen lana ezagutaraztea da, eta beste emakume batzuk ekintzaile izatera animatzea.

Martxoak 9, ostirala

Bota Punttuba bertso eskola, Matrakak Talde Feminista eta Usurbilgo Udala


Bota Punttuba bertso eskola, Matrakak Talde Feminista eta Usurbilgo Udalak antolatuta 21:00etan bertso-afaria Artzabalen. Parte hartuko duten bertsolariak: Amaia Agirre, Miren Artetxe eta Eli Pagola. Gai jartzailea: Ainhoa Agirreazaldegi. Txartelak aurrez salgai daude Artzabalen. Txartel kopurua, mugatua.

Martxoak 16 eta 17

Usurbilgo Udalak antolatuta autodefentsa feminista ikastaroa Oiardo Kiroldegian. Bi egunetan: martxoaren 16an (ostirala), 16:00-20:00 eta martxoaren 17an (larunbata), 09:30-13:30. Bideratzailea: Emagin Elkartea. Izen ematea (martxoaren 14a baino lehen): parekidetasuna@usurbil.eus edo 943 377 110


Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.