Xabier Rey Urmeneta euskal preso politikoa Puerto III espetxean hil da

Etxerat Elkarteak Xabier Rey euskal preso politikoa Euskal Herritik 1.050 kilometrotara dagoen Puerto III espetxean gaur hil dela jakinarazi du. Xabier Rey Iruñekoa zen  eta 38 urte zituen. Espetxe hartako bizi baldintzak bereziki gogorrak direla salatu izan du Etxerat-ek.

2008an atxilotu zuten Rey Urmeneta, Aurken Sola, Araitz Amatria eta Sergio Boadarekin batera. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz egin zuen operazioa Espainiako Poliziak, eta Boadak ez beste guztiek salatu zuten atxiloketa aldian torturatu egin zituztela. Hala ere, espetxera sartu zituzten laurak, eta 2011n epaitu ostean, errugabetu egin zituzten Boada eta Amatria. Solari eta Rey Urmenetari 26 urteko zigorra jarri zieten.

10 urte isolamenduan

Amaia Izko abokatuak atzo egindako adierazpenetan, Xabier Rey isolamenduan zegoen duela 10 urtetik. 4 ordu soilik zituen ziegatik ateratzeko eta gainerako 20 orduak bere zeldan egoten zen, bakarrik.

Etxerat Elkartea

“Preso nafarra 2008an atxilotu zuten eta lehen graduan zegoen Andaluziako espetxe honetan eta horrek erabat zailtzen ditu euskal presoen bizi baldintzak.  Egoera gogor honen aurrean gure babes osoa eta elkartasuna adierazi nahi diegu Xabierren senide eta gertukoei. Une latz hauetan bai sakabanaketa zein euskal presoen aurka mantentzen diren gainontzeko salbuespen neurri krudelak bertan behera uztea exijitzen dugu. Bihar eskeiniko dugu informazio gehiago”.

Hamasei preso hilik

EPKK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren arabera, orain arte hamasei preso hil dira espetxean; horietatik zazpi gaixotasunen ondorioz edo osasun arazo batengatik, eta beste bederatzi beren buruaz beste eginda agertu ziren. Beste hamar preso ere hil ziren askatasuna berreskuratu edo baldintzapean aske geratu eta gutxira, espetxean hartutako gaixotasun edo osasun arazoengatik.

ESPETXEAN, GAIXO EDO OSASUN ARAZOEKIN

  • Joseba Asensio. 1986 Herrera de la Mancha (Espainia).
  • Juan Carlos Alberdi. 1988. Herrera de la Mancha (Espainia).
  • Pello Mariñelarena. 1993. Paris.
  • Roberto Sainz. 2006. Aranjuez (Espainia).
  • Xabier Lopez Peña. 2013. Paris.
  • Arkaitz Bellon. 2014. Puerto I (Espainia).
  • Kepa del Hoyo. 2017. Aranjuez (Espainia).

BEREN BURUAZ BESTE

  • Jose Ramon Goikoetxea. 1985. Alcala Meco (Madril).
  • Mikel Lopetegi. 1988. Herrera de la Mancha (Espainia).
  • Jean Groix. 1991. Fresnes (Frantzia)
  • Jose Maria Aranzamendi. 1997. Alcala Meco (Madril).
  • Juan Carlos Hernando. 1997. Albacete (Espainia).
  • Ramon Gil. 2002. Baldintzapean aske zegoen, gaixorik.
  • Oihane Errazkin. 2004. Fleury-Merogis (Frantzia).
  • Jose Angel Altzuguren. 2005. Soria (Espania).
  • Igor Angulo. 2006. Cuenca (Espainia).

BALDINTZAPEAN ASKE, GAIXORIK

  • Josu Retolaza. 1987.
  • Jabi Gorostiza. 1995.
  • Juan Jose Etxabe. 1996
  • Jean Louis Maitia. 1997.
  • Santiago Diez. 1997.
  • Esteban Nieto. 1999.
  • Kepa Miner. 2004.
  • Mikel Ibañez. 2011.
  • Anjel Figueroa. 2013.
  • Josu Uribetxebarria. 2015.

mobilizazioak gaurko

  • Donostiako Ibaetako Canpusa, Aulariopean, 11:00etan.
  • Gasteizko Canpuseko Aularioan, 13:00etan.
  • Donostiako Artzain Onean, 19:30ean.
  • Donibanen, 20:00etan.
  • Ataungo San Martingo plaza, 19:00etan.
  • Beasaingo Bideluze plazan, 19:00etan.
  • Itsasondoko plazan, 19:00etan
  • Lazkaoko plazan, 19:00etan.
  • Ordiziako plazan, 19:00etan.
  • Urretxu-Zumarragako Potros plazan, 20:00etan.
  • Zaldibiako plazan, 20:00etan.
  • Lizarrako Baja Nabarra karrikan, 19:30ean.
  • Tolosako Trianguloan, 19:30ean.
  • Villabonako Berdura plazan, 19:30ean.
  • Zumaiako Magnolioan, 20:00etan.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.