Ostiralean Hitzartuk antolatuta “Demokrazia hobetzen” eztabaida saioa Donostian

Hitzartuk martxoaren 9rako (ostirala) “Demokrazia hobetzen” izenburupean eztabaida saioa antolatu du. Hitzartuk martxan jarri duen parte hartze prozesuaren baitan kokatzen da eztabaida saio hau, informazio zabaltzeko eta eztabaida gune bezala izateko. Helburua elkarrizketa, demokrazioa, ingurumena, osasuna eta ekonomiaren inguruan hitz egitea da. Eztabaida Donostian izango da, Ibaetan dagoen Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría Auditorioan eta 19:00etan hasiko da: “Demokrazia eta hiritarren parte-hartzea adostasun zabalak beharrezkoak direnean, hiritar arduratsua edo alienatua (delegazioa), nola sendotu gure demokrazia, nola sendatu gizartea”.

solaskideak

  • Arantza Campos (EHU/UPV)
  • Garbiñe Biurrun (UPV/EHU)
  • Juanjo Álvarez (UPV/EHU)
  • Braulio Gómez (Deustuko Unibertsitatea)
  • Jon Sarasua (Mondragon Unibertsitatea)
  • Aurkezlea: Iñaki Soto (Gara egunkariko zuzendaria).

Antolakuntzaren oharrak

  • Eztabaida saioko solaskide bakoitzaren iritziak pertsonalak izango dira.
  • Kontzilizazioa eta berdintasuna bermatzeko haurrentzako zaintza, ipuin kontalaria eta piano musika izango dira.
  • Hitzartu Kulturalean parte hartzeko bonoak eskuragarri jarriko dituzte.

Hitzartu diruz laguntzeko deia

Hitzartu gizarte-ekimen bat da, gizarte zibilak antolatutako parte-hartze prozesu bat bultzatu nahi duena eta, aniztasuna abiapuntu izanik, akordioetara iristea helburu duena, honako hiru oinarri hauen gainean:

  1. Gizarte-kohesio handiagoa lortzea.
  2. Ingurumena eta osasuna gehiago babestea.
  3. Europako politikak zorrotzago betetzea.

Aipaturiko prozesuaren bidez, GHKPI 2017-2030 (Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala 2017-2030) dokumentua egitea da helburua. Hain zuzen, parte-hartze prozesuaren bidez gizarteak lorturiko akordioa eta Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko irtenbide teknikoa jasoko da erakundeen esku jarriko den dokumentu horretan. Kontuan izanik, legez, era horretako ingurumen-plangintzak parte-hartze prozesu baten bidez egin behar direla, parte-hartze prozesu bat diseinatzeko eta dinamizatzeko sortutako ekimena da funtsean.

Hitzarturen esanetan gizarte osoa da proiektuaren onuradun zuzena, bi arrazoi daude:

  1. Gizarteak bere eskubide zibil eta politikoak berreskuratuko ditu, kohesionatzeko aukera izango du eta gaur egun jasaten duen polarizazio politikoa gainditu ahal izango du.
  2. Ingurumenean hobekuntzak, berrikusiko diren Hondakinen plan eta Prebentzio-programei esker.

Gizarte zibilak finantzatuko du partaidetza-proiektu osoa, alegia, proiektuan aurreikusitako ekintza guztiak, gure kulturan sustrai sendoak dituen erakunde baten bidez: auzolanaren bidez. Hauek dira parte-hartze prozesurako aurreikusitako ekintza zehatzak:

  1. Diru-bilketarako kanpaina (Egin HITZARTUKIDE)
  2. Parte-hartze prozesuaren dinamizazioa, EHUko Parte Hartuz ikerketa-taldeak diseinatua.
  3. Gizarte-mahaiaren eta mahai teknikoaren dinamizazioa.
  4. Deliberamendu-prozesua.
  5. GHKPI 2017-2030 plana idaztea.
  6. Hondakin-kudeaketarekin loturiko politikan parte hartzeko eskubidearen defentsa juridikoa, auzitegien eta Europako Batasuneko erakundeen aurrean.

Honen inguruko informazio gehiago: hitzartu.eus/finantza-proiektua

Diruz laguntzeko bi kontu daude:

  • Laboral Kutxa: ES05 3035 0140 33 1400031124
  • Kutxabank: ES83 2095 5060 10 9117692165

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.