Zumarte Musika Eskolak antolatuta martxoaren 10tik 20ra 14. Soinurbil Musika Astea Usurbilen

Zumarte Musika Eskolak Usurbilgo Udalarekin elkarlanean antolatuta, 14. Soinurbil Musika Astea ospatuko du Usurbilen martxoaren 10etik 20ra bitartean. Ia egunero musika aukera zabala entzun eta ikusteko aukera egongo da herrian.

Egitaraua

Martxoak 10, larunbata: Haurren Eguna

  • 11:00/12:00 Lalala 0-3 urte artekoentzako tailer eta kontzertuak Potxoenean. Musikariak: Ledian Mola (Kontrabaxua), Denis Barzaga (Perkusioa). Zuzendaria: Lalala Soinu Gela. Sarrera: Zumartek Puntapax 10ean duen bulegoan jaso behar da, martxoak 8a baino lehenago. Ohar garrantzitsua: pertsona heldu bakarra etorri daiteke haur bakoitzarekin.
  • 17:30 “Reziklator” ikuskizuna frontoian. Helburua, 2-12 urte bitarteko haurrek, modu dibertigarri eta parte-hartzaile batean, birziklapenaren garrantzia barneratzea da. Horretarako, gorputz perkusioa eta musika tresna birziklatuak erabiliko dira.

Martxoak 12, astelehena

  • 18:00etan eta 19:00etan Organo erakustaldia Salbatore Elizan. Usurbilgo Organoa berezia da. 1907an Parisen eraiki zen. Azken urteetan zaharberritze lan garrantzitsuak egin dira Usurbilgo organoan. Joan Luis Atxegaren eskutik Usurbilgo organoa gertutik ikusteko aukera paregabea izango da.

Martxoak 14, asteazkena

  • 18:30 Loatzo Musika Eskolarekin trukaketa Sutegiko auditorioan. Zumarte Musika Eskolako taldeak: Trikitixa-Panderojole Taldea, Gitarra Taldea, Bosgutxitan Taldea.
    Loatzo Musika Eskolako taldeak: gitarra taldea, triki taldea, eskusoinu taldea, saxo taldea, txistu taldea, eskusoinu, klarinete eta biolin taldea.

Martxoak 15, osteguna

  • 18:30 Zumarteko biolineko  ikasleen kontzertua Potxoenean. Irakaslea: Ainhoa Franco Gaulabur Ikasleak: Lide Otaduy eta Maia Jambrina; Malen Pérez; Izaro López: Nerea Portularrume: Nerea Portularrume / Malen Pérez / María Hernández / Itxaso Sánchez /Luisa Rodríguez Begoña Rekondo eta Ainhoa Pérez (flauta): María Hernández: Amaia Sasiain: Nerea Portularrume / Malen Pérez / María Hernández / Itxaso Sánchez eta Ainhoa Pérez (faluta): Itxaso Sánchez: Maia Jambrina / Amaia Sasiain / Malen Pérez /Lide otaduy / Luisa Rodríguez / Begoña Rekondo /Izaro López / Nerea Portularrume / Jon Sieira / María Hernández / Itxaso Sánchez: Biolin guztiak batera:

Martxoak 16, ostirala

  • 19:30 Euskorleans taldearen kalejira. Euskal kantak, New Orleanseko 20. eta 30. hamarkadetako musikara moldatzen dituen jazz taldea da EuskOrleans Dixie Band.Talde kideak: Javier Area (bateria); Igor Telletxea (Sousaphone-a); Iñaki Dieguez (akordeoia); Mikel Sukunza (gitarra); Julen Izarra (Saxo Sopranoa); Mikel Valcarlos (tronpeta); L.M. Moreno “Pirata” (tronboia eta ahotsa).

Martxoak 18, igandea

  • Getariako musika banda: 12:00etan Kalean eta 13:00etan Frontoian. Egitaraua: “Camino Real”; “John Williams Fantasy”; “Cabaret”; “El último mohicano”; “Caribbean Concerto”. Zuzendaria: Eneritz Jauregi.

Martxoak 20, asteartea

  • 19:00 Organo eta txistu kontzertua Salbatore Elizan. Egitaraua:  Txistua: Aitor Pagola – Organoa: Lontxo Oihartzabal/ Lezo eta Usurbilgo txistulari eta akordeoi taldeak: Xabier Zabala, E.Osterling eta Joxean Anduaga /Txistua (Salbatore Arruti) eta Organoa (Juan Luis Atxega) / Lezo eta Usurbilgo txistulari eta akordeoi taldeak: Xabier Zabala, J.C. Perez, Joxean Anduaga. Lezoko Txistulari Taldearen zuzendaria: Estanis Karrera Sarasola. Akordeoi Taldearen zuzendaria: Joxean Anduaga Permach.

Apirilak 17, asteartea

  • 18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Billabonako kultur etxean.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s