Zumarte Musika Eskola berritzeko eta handitzeko lehiaketa abiatu du Usurbilgo Udalak

Martxoaren 5ean Usurbilgo udalbatzak eginiko ez ohiko bilkuran Zumarte Musika Eskola berritzeko eta handitzeko proiektuaren gainean bi erabaki garrantzitsu hartu ziren, aho batez onartu zirenak: Zumarte birgaitu eta handitzeko exekuzio-proiektua onartu zuten, eta, beste alde batetik, obra-kontratua esleitzeko kontratazio-espedienteari argi berdea eman zioten. Apirilaren amaieran esleitu daiteke obra-kontratua.

Xabier Arregi, Usurbilgo Alkatea

“Egungo eraikina birgaitzea, hots, berregokitzea, hobetsi da, eraikina bota eta berria egin ordez. Era berean, kuspegi ekologikoa landu da, eta proiektuaren oinarrian dago. Exekuzio-proiektua elkarlan-prozesu emankor baten emaitza izan da: udal teknikariak, proiektuaren egileak eta Zumarteren erabiltzaileak eskuz esku aritu dira lanean. Hasieratik beren beharrak, iritziak, proposamenak hartu dira aintzat. Proiektuaren diseinuan, horrenbestez, denbora asko behar izan da, baina hori inbertsio bat da gerora begira, bermatu egingo baitu erabilera egokia. Elkarlan-dinamika horretan Orbeldi Dantza taldeak ere parte hartu du, izan ere, Zumarteren eraikin berrituan entseguetarako tokia izango baitute. Borondate ona egon da denen aldetik proiektua aurrera eramateko. Hasierako helburua bete da, eta guztientzako dago tokia, bai musika-eskolarako, eta bai dantza talderako. Mimo handiz egin da lana. Zehaztasun maila handia du exekuzio-proiektuak eta berme handia da hori, oinarri sendoa baita gerora begira. Hala, proiektuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren onespena jaso du”.

Obren iraupena urtebetekoa

Exekuzio-proiektua onartzeaz gainera, obra-kontratua esleitzeko espedientea ere onartu zen. Prozedura irekia abiatu da, eta pleguetan zehaztu diren baldintza guztiak eta kaudimen ekonomia duten enpresek dute prozesuan parte hartzeko aukera. Obren iraupena urtebetekoa izango da eta, abuztuan ere lan egin beharko dute. Obren kostua, gehienez ere, bi milioikoa izango da, BEZa barne: “Hainbat klausula sozial txertatu dira pleguetan, besteak beste, enpleguaren kalitatea bermatu ahal izateko. Hala, kontratu egonkorrak egin beharko dituzte enpresek eta, gutxienez, sektoreko hitzarmen kolektiboa ezarri beharko diete langileei. Langileen lan baldintzak hobetzeak puntuazioa igotzea dakar”.

Geotermiaren eta egurraren lanketa egiteko, lan horiek eremu horretan espezializatutako enpresei azpikontratu beharko zaizkiela adierazi dute Udaletik.

apirilaren bukaerarako lanak esleituta

Orain obra-kontraturako espedientea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 29 eguneko epea dago proposamenak aurkezteko. Hala, apirilaren bukaerarako lanak esleituta izatea aurreikusten du udalak.

www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s