Etxerat-ek antolatuta, “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa” egitasmoa abian

Etxerat Elkarteak 2016ko otsailean “Dispertsioaren hegiak” izeneko egitasmoa abian jarri zuen. Ekimen hau  gaur egungo espetxe politikaren bazter eta profil guztiak ikustarazteko helburuarekin hasi zen. Aurretik, lehenbizi, “Dispertsioaren haurrak” ekimena abiarazi zuten: “Ia ezezaguna zen errealitate bat hurbildu nahi izan genuen eta hurbildu nahi diogu gizarteari gaur ere: euren bizitza, garapena, afektibitatea eta etorkizuna baldintzatzen duen salbuespeneko neurrien mende dauden haurrak dira”.

Utarrilean bigarren errealitate bat aurkeztu zuen Etxeratek: “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa”. Oraingo honetan urrunketak pertsona ahulenengan duen eragina azaleratuko da; adin nagusiko pertsonak, eta, gaixotasunak direla medio, hain urrun dauden espetxeetara haien senide eta lagunak bisitatzera joan ezin direnenak.

Lehenbiziko hitzaldia, “Dispertsioaren Hegiak” lelopean, martxoaren 19an (astelehena) gauzatuko da, Bilboko Ganbara aretoan (La Bolsa eraikina), 19:00etan. Bertan senideen lekukotasunak zein osasungintzaren profesionalen hausnarketekin prestatutako bideo bana ikusteko aukera egongo da. Aurrerago, hitzaldiak gainontzeko herrialdeetan gauzatuko direla iragarri du Etxerat Elkarteak.

Etxerat Elkartea

“Haien etxeetatik 600 eta 1.100 kilometro bitarteko espetxeetan daude euskal presoen %ko 70a. Bestetik, presoen gurasoen %ko 98ek, 60 urteko adina gainditu dute, gehienok 70 urte baino gehiago dituzte. Antzeko egoeran daude  gainontzeko senideak, alegia, osaba-izebak eta aitona-amonak. 10-30 urteetan derrigorrezko bidai luze eta garestiak egin dituzte.

Zahartzeak eta bidai luze hoien eraginez jasandako higadurak mugatu egiten dute bidaiatzeko grina eta denei heltzen zaie, lehenago edo geroago, haien seme-alabak, ilobak zein lobak bizitatzeari uko egitea”.

www.etxerat.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s