Martxoaren 15ean Udarregi Ikastolaren 50. urteurreneko diskoaren grabaketa egingo da

Udarregi Ikastolaren 50. urtemuga dela eta, hainbat kantuez osatutako diskoa prestatzen dabiltza ikastolan. Dagoeneko zenbait hitzordu jarri dira abestien entseguak egiteko. Astelehen honetan azken entsegua egin zen eta orain diskoa grabatzeko garai iritsi da.

Udarregi Ikastolak jakinarazi duenez 12 kantez/doinuz eta bertso batekin osatutako diskoa grabatuko da. Disko horretan, ikastola osatzen duten guztiek parte hartzera gonbidatuta daude, guraso, guraso ohi, aiton-amonak, ikasleak, ikasle-ohiak, irakasleak, irakasle-ohiak eta langileak. Grabaketa  martxoaren 15ean (osteguna) egingo da, 17:15ean.

Abestiaren grabazioa

Udarregi Ikastolako musika irakaslea den Jaione Eskuderok abestia erraz, 10 minutuetan ikasteko modukoa dela adierazi du: “Ikastolako guraso, guraso ohi, aiton-amonak kanta batean zuen ahotsa, zuen parte hartzea, betirako hor gera dadin, gonbita luzatzen dizuegu. Ahotsaren kalitatea baino garrantzitsuagoa da parte hartzearen nahia, onartu duzuen hori eta ez geratu atzean, zuen bizitzako grabaketa honetan”.

www.udarregi.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.