Ekainaren 10ean Gure Esku Dagok antolatuko duen giza-katean parte hartzeko izen ematea zabalik

Gure Esku dago mugimendua ekainaren 10erako “Eman eskua etorkizunari” lemapean, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen 201,9 kilometroko giza-katea antolatzen hasi da herri askotan.  Usurbilgo Gure Esku Dago ere giza-katea prestatzen hasi da,  Usurbil eta Aginagatik pasako den zatirako hain zuzen ere. Horretarako herritarron parte hartzea ezinbestekoa izango da. Usurbilgo Gure Esku Dagok jakinarazi du mila herritar baino gehiago beharko direla Usurbilgo zatian osatuko den giza-katerako.

Martxoaren 15ean bilera irekia

Ostegunean (martxoak 15) Usurbilgo Gure Esku Dagok bilera antolatu du, guztiz irekia izango dena. Bilera 19:00etan egingo da, Potxoenean.

Izen ematea zabalik

Giza-katerako izen ematea zabalik dago dagoeneko. Horretarako, asteburuero izen-emate mahaia jarriko du Usurbilgo Gure Esku Dago taldeak frontoi inguruan. Giza-katerako izena emateaz gain, mahai horretan bertan ekimena diruz laguntzeko zapia (5 euro) eta kamiseta berriak (10 euro) erosteko aukera egongo da. Diruz laguntzeaz gain, antolaketa lanetan ere parte hartu daiteke: “Giza-katea ongi atera dadin, lanasko dugu aurretik eta beraz, laguntza oro izango da ongi etorria. Bakoitzak ahal duen neurrian eta moduan, guztiok gara beharrezkoak erabakitze eskubi-dearen aldeko borrokan. Bere aletxoa jarri nahi duen edozein herritarri ostegunetako bilera irekietara hurbiltzeko gonbita egiten diogu”.

mahaia astebururo jarriko da

Arg.: Noaua!

Giza-katerako izen emate mahaia astebururo jarriko da frontoi inguruan:

  • Ostiral arratsaldeetan.
  • Larunbat eta igande eguerdietan.

Ekainak 10, igandea

Ekainaren 10ean egingo den giza-katea osatzeko gutxienez ehun mila lagun beharko dira alderik alde betetzeko. Orain dela lau urte Durango (Bizkaia)-Iruñea (Nafarroa) arteko 123 kilometroko giza katean 150.000 lagun bildu zituen (hasieran esan zuten 50.000 beharko zituztela)

  • Aldarria: “Eman eskua etorki- zunari”.
  • Ibilbidea: Donostiako Kontxatik Gasteizeraino. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza-katea Usurbil eta Aginagatik igaroko da.
  • Luzeera: 201,9 kilometro.
  • Usurbilek bi kilometro betetzeko ardura izango du, Txara paretik (Ugaldea industriagunerako sarbide paretik), Kale Nagusia zeharkatu eta Atxegalde auzoa igaro arte. Kilometro erdi bat Aginagako Kaxkoan.
  • 1.000 herritar baino gehiago beharko dira.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s