Guardia Zibilak Hego Euskal Herrian atxiloketak egiten ari da, oraingoz lau dira atxilotuak

Guardia Zibilak Hego Euskal Herrian atxiloketak egiten ari da. Oraingoz lau dira atxilotuak: Oihana Garmendia, Antton Lopez, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitia ezker abertzaleko kideak atxilotu dituzte. EFE Espainiako berri agentziak zabaldu du etxean preso zegoen Belén González Peñalbaren omenaldiagatik direla atxiloketak. Espainiako Barme Ministerioak adierazi du operazioa irekia dagoela eta El Mundok argitarau du bost atxiloketa aurreikusten direla.

Garmendia eta Lopez (eskuinetik hasita lehen biak), Belen Gonzalezen heriotzaren berri emanez. (Argazkia: Kalera Kalera)

Sorturen prentsaurrekoa

a

Sortuk presazko agerraldia egin du eguerdian, Miren Zabaletaren, Antton Lopezen, Oihana Garmendiaren eta Olatz Dañobeitiaren atxiloketen inguruko balorazioa egiteko. Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak atxiloketen testuingurua ekarri du gogora: “Gauza jakina da ezker abertzalea lanean ari dela aurreko zikloa itxi dadin eta ETAk ekarpena egin diezaion ziklo berriari. Espainiako Estatuak ez dio bere biolentziari uko egin nahi, badakielako biolentziarik gabe ez dela ezer. Batzuk bakea egiten ari diren bitartean beste batzuek gerra egiten jarraitu” nahi dute, eta arduraz jokatzeko deia egin diegu PSE-PSN, Geroa Bai, EAJ eta Ahal Dugu-ri. Bakearekin gaude, edo bakearen etsaiekin”.

Sortu harremanetan jarriko da gainerako alderdi eta eragileekin, PPrekin salbu, erantzun bateratua emateko.

Sare

Sare plataformak ere kritikatu ditu atxiloketak, iritzita Espainiako Gobernuak errepresioa mantentzearen aldeko jarrera duela: “Sare Herritarrak gaur goizean eman diren atxiloketak salatu nahi ditu eta baita Gobernu espainiarraren partetik errepresioa mantentzearen aldeko jarrera. Gobernu espainiarrak urteetako sufrimendu eta minarekin amaitzeko urratsak eman beharrean, berau luzatu eta betikotzearen alde egin du, Euskal Herrian oraindik orain eta ETAk zein EPPK emandako urratsei muzin eginez, milaka eta milaka herritarrek behin eta berriro eskatutako konponbiderako ateak itxi eta beldurraren eta errepresioaren mamua bizirik mantenduz. Atxiloketa hauek euskal presoen eskubideen alde lanean ari diren herritarren aurka emandako atxiloketak dira, eta zentzu honetan, Sarek argi adierazi nahi du, bere burua demokratikotzat jotzen duen Estatu batek ezin duela halakorik ahalbidetu. Sarek beste behin ere, dei egin nahi dio jendarte osoari eta baita euskal instituzio, alderdi, sindikatu eta eragileei, giza eskubideen alde, konponbidearen alde eta bakearen alde urrats bat aurrera eman eta halako egoerekin guztiz amaitzeko prest gaudela adieraztera”.


atxilotuak askde geratu dira (16:00)

Adierazpenak

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.