Martxoaren 25ean Etxerat Elkartearen XVII. Batzar Nazionala ospatuko da Tolosan Leidor aretoan

Martxoaren 25ean (igandea) Etxerat Elkartearen XVII. Batzar Nazionala ospatuko da Tolosako Leidor aretoan. Etxeratek urteko balantzea eta hemendik aurrerako egin beharreko lanaren planifikazioa aurkeztuko du. Batzarra 10:00etan hasiko da.

Etxerat Elkartea

“Batzar guztiak bezala, euskal preso eta iheslari politikoekin ahaidetza edo adiskidetasun loturak konpartitzen dituen pertsona orori zuzendua dago batzar hau. Lotura horiek izateagatik eskubideen ezabaketara, eta zigor zein oinazeari lotuak diren pertsonak.

EHUko Leioako kanpusean iaz ospatu genuen asanbladaren ondoren, gertakizun garrantzitsuak suertatu dira. Urte honen balantzea oso mingarria izan den arren, badira gure itxaropena eta gure lanerako gogoa suspertzen dituzten zantzuak: gizarte zibila zein erakundeak gero eta inplikatuago daude; indar politiko eta sindikalak gero eta inplikatuago daude; eta salbuespeneko espetxe-politiken ondorio larriei buruzko ezagutza eta kontzientziazio soziala gero eta handiagoa da. Honetaz mintzatuko gara Tolosako batzarrean.

Etxeratek uneoro berretsi izan du bere salaketa eta testigantza lana dispertsio politikaren alorrean gertaturiko urraketen aurrean. Bai gure senide kartzelatuei dagokienean, zein urraketa horiek gure aurka badoaz ere.

Batzarra goizeko 10:00etan hasiko da. Gonbidapena luzatu diegu eragile politiko eta sozial ezberdinei eta haiekin ere konpartituko dugu gure hausnarketa.

Batzarra goizeko 10:00etan hasiko da. Gonbidapena luzatu diegu eragile politiko eta sozial ezberdinei eta haiekin ere konpartituko dugu gure hausnarketa”.

www.etxerat.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.