Dispertsio politikaren ondorioz urteko hirugarren auto istripua gertatu da Frantzian

Arg.: Etxerat Elkartea

Frantzian dagoen Arlesko espetxean (850 km) aurkitzen den Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren senideek ezbeharra izan dute gaur (apirilak 2) espetxera bidean zirenean. Etxerat Elkarteak adierazi duenez, urrunketak aurten eragindako hirugarren ezbeharra izan da hau.

Etxerat Elkartea

“Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoaren bikotea eta 2 seme-alabak istripua izan dute Toulouse inguruan, Arlesera bidean zirela. Aurreko autoak bat-batean galgatu eta ezin izan dute ezer egin kolpea ekiditeko. Aurreko kotxea jo ondoren, atzetik zetorren autoak jo egin die. Kotxean zihoazen hiru senideak ongi aurkitzen dira, inongo zauririk gabe, baina autoa erabiltezin geratu da. 

Sakabanaketak ia hiru hamarkada bete dituen honetan, urteko hirugarren ezbeharra salatzeaz gain, urte luze eta gordin hauetan eragiten ari den sufrikario, odoluste ekonomiko eta biktimak oroitu nahi ditugu. 29 urte hauetan 400dik gora ezbehar eta milatik gora zauritu eragin ditu urrunketa politika honek, eta astebururo-astebururo biktima berriak eragiten jarraitzen du. Sufrimendu guzti honen isla dira gure 16 lagun eta senideren biziak erauziak izan direla sakabanaketa politika honen erruz. Dispertsio politikaren behin-betiko amaiera exijitzen diegu estatu zein alderdi erantzuleei, euskal gizartearen aldarrikapentzat ere izanik amaiera hau”.

Elkarretaratzeak

Ezbehar berri hau salatzeko eta Ibon Goieaskoetxearen senide eta lagunei gure elkartasuna helarazteko, elkarretaratzeak deitu ditu Etxerat Elkarteak:

  • Bilbo: Apirilak 3, asteartea, 19:30etan Arenalean.
  • Donostia: Apirilak 4, asteazkena, 19:00etan Bulebarrean, Udaletxe ondoan.
  • Gasteiz: Apirilak 4, asteazkena,  19:30etan Andra Mari Zuri plazan
  • Iruñea: Apirilak 6, ostirala,  20:00etan Sarasate pasealekuan.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.