Alejandro Tapiaren margo lanak Ekain Arte Lanak galerian ikusgai daude apirilaren 22ra arte

Alejandro Tapiak 90eko hamarkadatik aurrera margotu zituen olioen erakusketa ikusgai dago Ekain Arte Lanak galerian. Hogeita bost lanez osatutzen da, olioz egindako margoak bere gehientsuenean. Margoez gain badira tartean bi eskultura ere, egurrez, harriz eta burdinaz egindakoak. Josune Agirre iloba arduratzen da gaur egun bere obraz. Erakusketa apirilaren 22ra arte izango da zabalik.

Erakusketa

  • Epea: apirilaren 22ra (osteguna) arte.
  • Tokia: Donostiako Alde Zaharreko Ekain Arte Lanak galeria (Iñigo kalea, 4-20003 Donostia).
  • Ordutegia: asteartetik larunbatera, 11:30-13:30 eta 17:00-20:30 artean

Josune Agirre, alejandroren iloba

Alejandro Tapiak utzitako ondare zabala gaur egun Aginagako bere estudioan dago gordea.

“Badute guztiek oinarri bat komunean. Natura. Alejandrok margotutako obra gehientsuenetan ageri dira Aginagako estudioko inguruetan dauden paisaia naturalak. Aginagan erreka dago eta artoa ere ugaria da. Zuhaitzak, inguruko paisaiak oso presente daude bere obra osoan zehar. Bere estudioan dago obra guztia. Lan pila bat utzi zituen eginda. Gustatuko litzaiguke ondarea gordetzea, erakusketa moduko bat edo sortzea, baina horretarako laguntza behar genuke”.

Alejandro Tapia gogoan

Arg.: Noaua!

2017ko azaroan Tapiaren senide eta inguruaren, Usurbilgo Udalaren eta Noaua! Kultur Elkartearen elkarlanez, Alejandro Tapiaren omenez erakusketa antolatu zen Usurbilen. Alejandrori omenaldia egin zitzaion eta testuinguru horrean Sutegin bere zenbait lanekin erakusketa antolatu zen.

Omenaldi hunkigarria izan zen. Pello Zubiria aginagarrak aurkeztu zuen ekitaldia eta bertan izan ziren Andu Lertxundi, Antton Olariaga Tapiari, Amaia Zubiria eta Txokoalden Txalapartaren Txokoa kudeatzen duten Oreka Tx taldeko kideak.  Xabier Arregi alkateak ere Tapiari hitz hunkigarriak eskaini zizkion. Informazio gehiago: Herritarren agurra, Alejandro Tapiari

Noaua! Kultur Elkarteko 2018ko egutegia

Noaua! Kultur Elkarteak kaleratutako 2018ko egutegia Alejandro Tapiari eskainia dago. Bertan Tapiaren 12 margo lan eta bi eskultura daude.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s