Apirilaren 23an Usurbilgo Baratze Parkean tomatearen inguruko tailer irekia

Apirilaren 23an (astelehena)  Kutxa Ekoguneak eta Usurbilgo Udalak antolatuta Olarrondoko udal baratze parkean tomatearen inguruko tailerra eskainiko da 18:00etatik 19:30etara. Doakoa den ikastaro honetan baratze parkeko erabiltzaileez gain, edonork parte hartu dezake. Bertan izango da Furgobaratza (aholkularitza baratzeko gaietan, landare eta hazi ekologikoak…).

Furgobaratza

“Udaberrian gure baratzeak landarez betetzen ditugu, eguraldia goxatzen den ahala, ereiten eta landatzen hasten baikara. Ziklo berria hasten da, eta furgobaratza ere bisitan etortzen zaigu baratzera. Baratzeak pil-pilean dauden garaietan, Furgobaratzak hileko bisita bat egiten du Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dizkigu, sortzen dizkigun arazoei erantzuten digu, ditugun zalantzak argitzen dizkigu edo praktika egokiak ere proposatzen dizkigu. Gainera, zenbaitetan, tailer praktiko eta dinamikoa batekin etortzen zaigu, sasoiari lotutako gai bat jorratuz (“Garai nagusirako baratza prestatu” tailerra udaberri hasieran adibidez). Furgobaratza guztientzako doako zerbitzua da”.

Usurbilgo Baratze Parkea

Usurbilgo Baratze Parkea herri gunearen iparraldean dago, Arratzaingo gaina eratu zuen tolesturak  sorturiko magal batean, hegoaldera begira. Eremua Agerreazpiko baserriak lehen baratzerako erabiltzen zuen lur sailean kokatzen da, ondorioz eremuak argiztapen paregabea izateaz gain, lurraren jatorria honelako ekintza baterako egokiena dugu.

Bidegorria pasatzen da Baratze Parkeko albotik eta bizikletak uzteko instalazioa ere badu Baratze Parkeak. Errepidea ere bertaraino iristen da, aparkalekuak atarian daudelarik.

Baratze eremuaren sarreran, etxola dago, aldagelak, komuna eta erremintentzako biltegiarekin. Aterpe eder bat ere badu etxolak eta ondoan iturria ere. Konpostagunea baratzeko beheko aldean kokatuta dago. Partzelak eta uraskak berriz, goi aldeko aldapa suabean banatuta daude.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.