Iñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandietari babesa emateko Azpeitiko manifestaziora joateko deia

Apirilaren 12an (osteguna) Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohia eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohia Espainiako Kontu Auzitegian epaituko dituzte, Zubietako errauste plantaren kontratua eteteagatik. Horrek eragindako kalte ekonomikoa Errazkinek eta Intxaurrandietak beren gain hartzea nahi du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) (gaur egun EAJk eta PSE-EEk dute gehiengoa), eta horrenbestez, 40 milioi euro baino gehiagoko zigorra eskatzen dute bi auzipetuentzat. Hori salatzeko Elkar Ekin Azpeitian “Elkartasuna eta Aldaketa soziala” lantzen dituen elkarteak deituta manifestazioa deitu da apirilaren 7rako (latunbata). Larunbateko manifestazioa 18:30ean hasiko da plazatik, “Iñaki eta Ainhoarekin elkartasuna, alternatibak badaude” lelopean. Azpeitiko hemezortzi eragilek egin dute bat mobilizazioarekin.

Epaiketa apirilaren 12an egingo dute Madrilen, gaur GHKn agintzen dutenek (EAJ eta PSEko buruek) hala eskatuta. Errazkin eta Intxaurrandieta epaituko dituen mahaiko juje ponente izango da Margarita Mariscal de Gante, Aznarren denboran PPko ministro izana. GHKko buruen eskariz, 41 milioi euroko kalte ordainak ordainarzi nahi dizkiete Errazkin eta Intxaurrandietari Bildu zengoenean Gipuzkoako aginte leku gehienetan Zubietako erraustegia gelditu izanagatik.

Azpeitiko manifestaziorako deia ekitaldi jendetsu batean zabaldu zuen Elkar Ekin elkarteak eta geroztik hainbat alderdi, sindikatu eta gizarte mugimenduk egin du bat deialdiarekin.

Manifestua

“Iñaki Errazkin azpeitiarrak eta Ainhoa Intxaurrandieta lezotarrak Madrilgo kontu auzitegian deklaratuko dute apirilaren 12an, beraien aurkako prozesu judizialaren baitan. 2013. urtean, errauskailu proiektua bertan behera gelditu izanak sortutako kalte ekonomikoak sortzea egozten diete biei. Erraustegia egiteko kontratuak eten izanak sorturiko indemnizazioak beraien bizkar utzi nahi dituzte, bakoitzari 40 milioi euro baino gehiagoko zigor eskaera egin dietelarik. Bizitza osorako baldintzatuko dituen zigor ekonomikoa, hain zuzen.

Gure elkartasuna adierazi nahi diegu Iñakiri eta Ainhoari. Erraustegiaren proiektua gelditu eta alternatiba eraikitzeko asmoa zuen programarekin irabazi zituzten hauteskundeak, eta esandakoa bete baino ez zuten egin.

Oinarrian elite ekonomikoari aurre egin izana da epaitzera doazena, eredu kapitalistak alternatibak izan ditzakeela erakustea da zigortu nahi dutena. Errauskailuaren atzean itzeleko interes ekonomikoak egon dira hasieratik, eta interes ekonomiko horien atzean enpresari, politikari, banku eta komunikabide boteretsuak batu dira.

Errauskailuak baditu alternatibak. Gipuzkoako hainbat herritan lortu diren birziklapen tasek erakusten dute posible dela hondakinak beste modu batera kudeatzea. Bidea kudeaketa eredu hauetan sakontzean dagoela pentsatzen dugu, errauskailua bezalako proiektu kaltegarriak baztertuz”.

Atxikimendua eman duten taldeen zerrenda

  • Basanderiek asanblada feminista
  • Haujijijai batzordea
  • ELA sindikatua
  • LAB sindikatua
  • CNT
  • Gipuzkoako EHNE
  • EA
  • Sortu
  • Ernai antolakundea
  • Xake taldea
  • Gaztetxie
  • Elkar-ekin
  • Ikasle Abertzaleak
  • Erniarraitz bertsozale elkartea
  • Azpeitiko Napar Zuzterrak
  • Urrestillako festa batzordea
  • Lagun Onak mendi bazkuna
  • Xanjuandegi auzolanean auzo elkartea

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.