500 lagun behar dira apirilaren 15ean Usurbilen grabatuko den Gure Esku Dagoren spoterako

Gure Esku dago mugimendua ekainaren 10erako “Eman eskua etorkizunari” lemapean, Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen 201,9 kilometroko giza-katea antolatzen hasi da herri askotan.  Usurbilgo Gure Esku Dago ere giza-katea prestatzen hasi da,  Usurbil eta Aginagatik pasako den zatirako hain zuzen ere. Horretarako herritarron parte hartzea ezinbestekoa izango da. Usurbilgo Gure Esku Dagok jakinarazi du 1.000 herritar baino gehiago beharko direla Usurbilgo zatian osatuko den giza-katerako.

Apirilaren 15ean spotaren grabaketa

Ekainaren 10eko ekimena iragartzeko spot bat grabatzera doaz apirilaren 15ean (igandea). Lehen irudiak, Usurbilen, Donostian eta Gasteizen grabatuko dituzte. Usurbilgo grabaketa plazan (Irazu kalea, 3) egingo da, goizeko 9:00etatik aurrera. Grabaketarako 500 pertsona baino gehiago behar dituztela adierazi dute Gure Esku Dago mugimendutik. Deialdia irekia denez, edonork parte hartu dezake.

Usurbilgo Gure Esku Dago: “Usurbilgo plazan hartuko dira lehen irudiak! 500 lagunetik gora behar dira. Usurbildarrok ere jarri beharko dugu gure aletxoa, ezta? Animatu eta zatoz!”

ekainak 10, igandea

Ekainaren 10ean egingo den giza-katea osatzeko gutxienez ehun mila lagun beharko dira alderik alde betetzeko. Orain dela lau urte Durango (Bizkaia)-Iruñea (Nafarroa) arteko 123 kilometroko giza katean 150.000 lagun bildu zituen (hasieran esan zuten 50.000 beharko zituztela)

  • Aldarria: “Eman eskua etorki- zunari”.
  • Ibilbidea: Donostiako Kontxatik Gasteizeraino. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza-katea Usurbil eta Aginagatik igaroko da.
  • Luzeera: 201,9 kilometro.
  • Usurbilek bi kilometro betetzeko ardura izango du, Txara paretik (Ugaldea industriagunerako sarbide paretik), Kale Nagusia zeharkatu eta Atxegalde auzoa igaro arte. Kilometro erdi bat Aginagako Kaxkoan.
  • 1.000 herritar baino gehiago beharko dira.

Giza-katerako izen ematea

Giza-katerako izen emateko epea zabalik dago oraindik. Horretarako Usurbilgo Gure Esku Dagok astebururo frontoi inguruan mahaia jartzen du eta bertan izena eman daiteke (ostiral iluntzeetan, eta larunbat nahiz igande eguerdi partean). Ekainaren 10eko hitzordurako izena ematearekin batera, ekimena finantzatzeko painueloa (5 euro) eta kamiseta berriak (10 euro) erosteko aukera izango dago.

Usurbilgo Gure Esku Dagok jakinarazi du apirileko jai egunen aurretik, 140 usurbildarreek giza-katean parte hartzeko izena eman dutela. Baina oraindik herritar gehiago behar dira, gutxienez 1.000 herritar Usurbilen.

Antolaketa lanetan laguntzeko aukera

Usurbilgo Gure Esku Dagok antolaketa lanetan parte hartu daitekela jakinarazi du. Ostegunetan biltzen dira, 19:00etan Potxoenean: “Giza-katea ongi atera dadin, lan asko dugu aurretik eta beraz, laguntza oro izango da ongi etorria. Bakoitzak ahal duen neurrian eta moduan, guztiok gara beharrezkoak erabakitze eskubidearen aldeko borrokan. Bere aletxoa jarri nahi duen edozein herritarri ostegunetako bilera irekietara hurbiltzeko gonbita egiten diogu”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.