Ostegunean Ainhoa eta Iñakiren aurkako epaiketa salatzeko kazeroladak eta kartel pegaketak

Ostegun honetan (apirilak 12), Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari ohia eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu ohia, 2013an Zubietako errauste planta geldiarazteagatik epaituko ditu  Madrilgo Kontu Auzitegiak.

Zergatik?

2013an hartutako erabaki horrek eragindako kalte ekonomikoa Errazkinek eta Intxaurrandietak beren gain hartzea nahi du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK), gaur egun EAJk eta PSE-EEk dute gehiengoa. Bankuei diru publikoa oparitu zieten swap mailegu toxikoekin PNV eta PSEk, Gipuzkoa hurrengo 35 urterako nahita zorpetuz, eta orain, swap horien kontra borrokatu zuten EH Bilduko kide Errazkin eta Intxaurrandietari eskatzen diete beren ondasun pertsonaletatik 40 milioi euro ordaintzea.

Guzti hau salatzeko eta Ainhoari eta Iñakiri babesa eman eta elkartasuna adierazteko Gipuzkoa Zutik mugimenduak ostegun honetarako (apirilak 12) kazeroladak eta kartel pegaketa herrikoiak antolatu ditu herrietan, 20:00etan. Usurbilen Mikel Laboa plazan egingo da.

Gipuzkoa Zutik

“Jokoan dagoena oso larria da: herritarrok betikoen negozio diren makroproiektuei buruz ezin erabaki ahal izatea. Injustizia hau eta mafiaren jokabidea ez dadila isilean gelditu! Epaiketa baliatu behar dugu ustelkeria gure marra gorri bat dela argi uzteko eta arduradunak seinalatzeko. 20:00etan herrietako plazetan kazerolada eta kartel pegaketa herrikoia. Lagundu herrietan deialdiak egiten. Errazkin eta Intxaurrandieta, eskerrik esko. Hurrengoan ere berdin egingo dugu! Gogoratu, ekintzaile: Tantaz tanta egiten da itsasoa. Badakigu, ez gara masak aterako kalera, baina beti hor egon garenok ez dugu hutsik egingo.  Gaia larriegia da isilik etxean geratzeko: izan 4 edo 14, ehunka gara bakoitza bere plazan, eta merezi duen indarrarekin aterako dugu zarata!  Herritarrek epaiketa izan dela jakitea eta gaiaz sentsibilizatzea da garaipena! Zabaldu!”.

 

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.