Ostiralean “Zerbait aldatzera doa…” egitasmoa aurkeztuko da Sutegin

Ostiralean (apirilak 13), “Zerbait aldatzera doa…” lemapean aurkezpen berezi bat egingo dute herriko gazteek. 22:30ean hasiko da, Sutegin. Bertan egitasmoa aurkeztu eta apirilatik azarora bitartera prestatu duten egitaraua aurkeztuko dute. Egitasmo honi hasiera emateko aste honetan  herriko erdigunean hainbat kartel agertu dira: “Erne! Zerbait aldatzera doa”, “Esnatu eta lokalerik atera!”,  “Beldur asko, iritzi gabe, prekario. Alda dezagun elkarrekin”.

Egitaraua

Egitaraua apirilatik azarora bitartera izango da. Hilabete bakoitzak bere egutegi propioa izango duela jakinarazi dute, eta osatu ahala, joango dira kaleratzen: “Herriko eragile eta talde guztiei eskua luzatu nahi diegu, hilabete bakoitzeko dinamikan parte hartzera, eta guztion artean egutegia osatzera. Elkarlana baitugu bide, eta arnasbide. Azarora bitarte, ondo pasatzen, ikasten eta borrokan ondo pasa dezagun!  Gazteok argi dugu. Gure eskubide guztien jabe, Usurbil bizi eta euskaldun batean bizi nahi dugu. Eta orainari heltzera goaz, etorkizuna gurea izan dadin!“.      

  • Apirila: Ikasle eta langile, xoxikgabe betire!
  • Maiatza: Euskara, artea eta Aisialdia herriaren bizia!
  • Ekaina: Pare eta kide, Ta PuntO!
  • Uztaila: Ume eta gazteak herriko jabeak! Urban day!
  • Abuztua: Akanpaden hilabetea, gurea ilargi betea!
  • Iraila: Herria Xutan!!!kartzela eta motxiladun umeak.
  • Urria: Hilabete bakoitzaren hausnarketen inguruan mahai inguruak eta hausnarketa orokorra.
  • Azaroa: Gazte eguna.

ADIERAZPENA

Usurbilgo Gazteak martxan!
Orainari heldu, eta etorkizuna guretzat!

“Egunerokotasunean itsuturik korronteak garamatzan norabidea jarraitzera jotzen dugu askotan, gure inguruan duguna eta gu geu ere nor garen jakin gabe. Honen aurrean, begiak zabaldu eta gazteok herrian dugun tokia indartzeko asmotan gatoz. Herrian eta bizitzan ditugun arazo eta zapalkuntzez eztabaidatzen gabiltza ekintzetara jauzia emateko prest.

Etorkizuna, zeinen hitz abstraktua, bizi dugun garai honetan.  Azken urteotan, murrizketak gora eta murrizketak behera, gure aiton-amonek lortutako eskubide sozial guztiak banan bana nola kentzen dizkiguten ikusten ari gara: lan-hitzarmenen desagertzea; bizitza garestitzen eta soldatak gero eta baxuagoak; lan-kontratu prekarioak; alokairu eta etxebizitza ordainezinak; artea eta kulturari murrizketak nonahi; heteropatriarkatuan oinarritutako hezkuntza, eta abar luze bat.

Ezinegona eragiten digu gazteoi, eta beharra sentitu dugu horri buruz hausnartzeko. Geure etorkizunari helduko badiogu, ezinbestekoa baita orainari erreparatzea. Ikasle zein langile bezala ahalduntzeko,  bizi ereduaz hausnartzea, aisialdi motaz aritzea, etab. Horregatik, apiriletik azarora bitarte, hamaika ekimen antolatu, eta hausnarketa, aisialdia eta borroka uztarri berean kokatu ditugu.

Giro alaia eta parte-hartzailea bilatzen dugu. Gai bakoitzarekin, elkargune bana eratuko dugu. Hala, hilabete bakoitzean gai bati heldu, eta gaiari erpin, ertz eta adar guztietatik aztertu eta hausnartu nahi dugu.

Plangintza guzti hau azaltzeko apirilaren 13an (ostirala) aurkezpena egingo dugu 22:30etan Sutegin”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.