Gaur Azpeitian egingo den EH Bilduren elkartasun ekitaldira joateko deia

Igande honetan (apirilak 15) EH Bilduk 2013an Zubietako erraustegia ixteagatik Madrilen epaitu dituzten Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini elkartasuna eta babesa agertzeko Azpeitian ekitaldia egingo du. “Bizitza erdian” lemapean, elkartasun ekitaldia 12:30ean hasiko da.

EH bildu

“Dakizuen bezala, hurrengo apirilaren 12an epailearen aurretik pasa dira Ainhoa Intxaurrandieta GHKo presidente ohia eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia. Madrilgo Kontu Auzitegian epaitu dituzte, ikusi den bezala gaindimentsionatua zegoen erraustegiaren proiektua gelditzeagatik. Haien gainean, zigor eskaera oso gogorrak daude, 46 eta 100 milioi euro arteko zigorrak eskatzen dizkiete.

EH Bildutik erabat bidegabetzat ditugu zigor eskaera horiek. Soilik politika egiteagatik, proiektu politiko batekiko eta ideia batzuekiko konpromisoari eusteagatik, beren etorkizun pertsonala jokoan dute Intxaurrandietak eta Errazkinek. Etekin pertsonalik ez zuten atera, gardenak eta zintzoak izan ziren erabakiak hartzerako orduan, eta orain bidegabekeria latza pairatu dezakete.

Gogora ekartzekoa da egun proiektatu duten erraustegia, bere garaian proiektatu zutena baino txikiagoa dela, aurrekoaren gaindimentsioa agerian utziz. Era berean, Madrilgo Kontuen epaitegiak aztertu zuen jada etete horren indemnizazioa eta ikertu zuten instruktoreak zein fiskaltzat ontzat eman zuten jarraitutako bidea.

Salaketa jarri duen Foru Aldundiko gobernuak, ordea, EAJ-PSEren gobernuak, ez du zintzo eta giza-legez jokatu Intxaurrandieta eta Errazkinekin. Aurrekoa jakinik, joko politikoaren marra gorri guztiak gainditu ditu. Gipuzkoarron interesen zein balizko ondorio pertsonalen gainetik mendeku gosea nagusitu da. Jakin badakigu, hala esan digutelako EAJko bozkatzaile ugarik eta baita zinegotzi batzuk ere, ez dutela ulertzen nola EAJko Gipuzkoako agintariek bi euskaldun Madrileko auzitegietan salatu dituzten, Madrileko epaile arrotzen eskutan nola utzi dezaketen zintzo jokatu duten bi euskaldunon etorkizuna.

Gipuzkoako EAJko eta PSEko arduradunek hain modu zabarrean jokatu izana ez da kasualitatea. Erraustegiaren proiektuak aurkakotasun oso handia dauka Gipuzkoako gizartean, osasunean zein herrialdeko ekonomikoan izango dituen ondorio larriengatik. Horretaz jakitun ziren aurreko legealdiko Gipuzkoako EH Bilduko ordezkariak, eta EH Bildu bera eta herrialdearekiko zeukaten konpromisoagatik eta zintzotasun politikoagatik erabaki zuten errauskailuaren proiektua gelditzea. Erraustegiarena gaindimentsionatutako proiektua da eta zen, egun txikiagoa eraikitzen ari direla ikusi besterik ez dago, baina gainera ez die Gipuzkako interes errealei erantzuten, eta ondorio oso larriak utziko ditu urteetan herrialdeko ekonomian eta herritarren osasunean. Horrenbestez, EH Bilduko kideek, Intxaurrandietak eta Errazkinek eta EH Bilduk ere bai, erabaki politiko bat hartu zuten proiektua geratzean.

Esan bezala, egungo EAJ-PSEren foru gobernuak ez du debaldeko erabakia hartu EH Bilduko bi ordezkariri horrelako akusazio larriak egitean epaitegietan. Errauskailuaren eraikuntzaren atzean interes politikoak daude, baina hori baino gehiago, interes ekonomiko handiak daude, eta herritarren osasunarekiko ardura eskasa. Elite ekonomikoen interesak kolokan jarri ziren errauskailuaren proiektua geratzean. Horixe da, hain justu, Intxaurrandietari eta Errazkini barkatzen ez dietena. Joko zikina eta mendekua baino ez dago haien aurka horrelako zigor eskaera bidegabeak egiterakoan.

EH Bildutik babes osoa agertzen diegu Ainhoa Intxaurrandietari eta Iñaki Errazkini. Ondo baino hobeto dakigu hartu zituzten erabaki politikoak hartuta gipuzkoarren interes orokorra lehenetsi zutela, hain ongizate ekonomikoa eta osasuna. Konpromiso politikoarekin eta zintzotasunez jokatu zuten beti, eta jakitun ziren horrelako erabakiak hartuta elite ekonomiko boteretsuen aurkako jokatzen zutela eta horrek ondorioak ekarri zitzakeela. Gaur, 2018an, ondo baino hobeto ikusten ari garen bezala.

Era horretara, Intxaurrandietari eta Errazkini babesa eta esker ona agertzeko, ekitaldia egingo du EH Bilduk Azpeitian hurrengo apirilaren 15ean, eta bertan parte hartzeko deia egiten diegu beren zintzotasunean eta konpromiso politikoan sinesten duten eta elite ekonomikoen gainetik herritar ororen interesak babestu behar direla uste duten herritar guztiei”.

Usurbilgo EH Bilduren mozioa

Usurbilgo EH Bilduk martxoaren 24an Ainhoa Intxaurrandietak eta Iñaki Errazkinek aurkako epaiketa salatzeko mozioa aurkeztu zuen. Bertan honako hau eskatzen da:

  1. Usurbilgo udalbatzak Iñaki Errazkini eta Ainhoa Intxaurrandietari elkartasuna eta babesa
    adierazten dio, epaiketa erabat injustua izan dutelako. Absoluzioa beste aukerarik ez dugu
    onartzen.
    2) Usurbilgo udalbatzak Gipuzkoako Diputazioari eskatzen dio gaur egun Zubietan eraikitzen ari den
  2. Errauste-planta bertan behera uzteko, eta hondakinak kudeatzeko beste modu iraunkorragoen alde
    egiteko.
  3. Usurbilgo Udalbatzak poli$ka eta herritarrei emandako hitza betetzeko hartutako erabakien
    zilegitasuna aldarrikatzen du.

 

 

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.