Apirilaren 18an, 12:00etan, elkarretaratzea Usurbilgo anbulategiaren aurrean

Apirilaren 18an (asteazkena) Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak elkarretaratzeak antolatu ditu Gipuzkoako anbulategietan, 19:00etan, “Osasuna Bermatu” lemapean. Usurbilen ere deialdia egin da, baina eguerdiko 12:00etan egingo da.

Mobilizatzeko ordua

“Azken aldian erraustegien inguruan argitaratu diren albisteak kezka areagotu besterik ez dute egin gizartean. Ez soilik azken aldian, oraindik gogoan dugu Anbereseko erraustegia nola lehertu zen edota Estatu Batutan eta Sardinian kiskali ziren erraustegiak, baita Mexikon eta Japonen duela ez asko, edota Zabalgarbiko “Q” fiebrearen isuria. Hauek denak erraustegien ondoan bizitzearen arriskuak agerian utzi zituzten

Baina batez ere osasunarekin erlazio duten albisteek alarma piztu dute. Berriki CSIC-eko ikerlariek Zubietako erraustegiaren ingurumen baimena aztertu dute eta ikusi dute baimendua dagoela 12 sustantzia toxiko oso larri isurtzea mugagabe eta kontrolik gabe. Gipuzkoarroi hau izkutatzea oso larria iruditzen zaigu. Berriki ere Parisen epai historiko bat jaso da. Parisko auzitegiak arrazoia eman die Vaux-le-Penileko erraustegiak kaltetutako 165 herritarrei eta zigor gogorrak ezarri dizkio kutsaduraren ardura eduki zuen Meluneko mankomunitateari. Izan ere baimendutakoa baino 1.700 aldiz dioxina gehiago isurtzen zuela aurkitu zuten 1998an egindako ikerketan. 2002an egindako ikerketetan dioxinak legez ezarritakoa baino 2.200 aldiz gehiago eta kutsatzaile organiko oso toxikoak antzeman zituzten.

Marseilan erraustegiaren inguruko elikagaietan dioxinak topatu dituzte. Montpelierretik ere azaldu ziguten nola erraustegi modernoek ere 2000 sustantzia isurtzen dituztela zeintzuk soilik 50 neurtzen direnak. Txosten batek baieztatu zuen ingurukoen gaixotasun larriak horrekin lotura zutela. Pisan (Italia) ere antzeko txosten eta emaitzak, gaixotasun eta heriotzak. Azken honetan erraustegia istea erabaki dute. Ezin dugu ahaztu Madrileko Valdemigomezeko inguruko bizilagunen testigantzak, denak norabide berdinean; usai txarrak, minbiziak eta heriotzak

Gertakari guzti hauek kontutan hartzea eskatzen dugu, Zubietako obren berealako geldialdia eta frogatuak dauden alternatiba merke eta osasuntsuen ezarketa. Exijitzen dugu gure osasuna bermatzea eta prebentzio printzipioa ezarri dadila, hala nola, eztabaida publiko eta tekniko bat Eitb-n, ondoren gizarteak erabaki dezan proiektu polemiko honen egokitasunaz.

Apirilaren 18an (asteazkena) elkarretaratzeak egingo ditugu Gipuzkoako anbulategietan, 19:00etan, “Osasuna Bermatu”lemapean. Ez geratu etxean, atera kalera eta adierazi zure kezka”.

www.erraustuez.org

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.