ASPANOGI elkarteak haur minbiziaren errealitateari buruzko hitzaldia eskainiko du Udarregi Ikastolan

Usurbilgo Hitz-Aho guraso-elkarteak antolatuta, gaur (apirilak 18) ASPANOGI elkarteak haur minbiziaren errealitatea buruzko hitzaldia eskainiko du Udarregi Ikastolako eraikinean, 17:00etan: “Gauza asko daude azaltzeko, haur-minbiziak eremu ugari ukitzen baititu: emozioak, familia, hezkuntza, ekonomia, lana,  gizarte harremanak… Minbiziak, askorentzat, hitz debekatua jarraitzen du izaten, sufrimendua eta heriotza etortzen zaizkigu segituan burura. Gure gizartean gertatzen den errealitate bat da, nork ez du kasuren bat izan bere inguruan? Haur edo nerabe bat bada gaixorik dagoena zein da gure jarrera?, eta gure herri edo ikastetxe berekoa bada? Hitzaldi horretan zuen itxaropena eta parte-hartzea bultzatu nahi dugu, denok elkarturik lagundu diezaiegun Aspanogiko pirata eta familiei!!”.

zer da ASPANOGIk elkartea?

ASPANOGI  elkartea 1996. urtean sortutako diru irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, giza ekimenean hasi zena 1998. urtean 4 familiei esker. Helburu nagusia haur minbizidunaren eta bere familiaren bizi kalitatea hobetzea da, gaixotasunaren berri izaten den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Famili, langilego, boluntario eta erakunde laguntzaileen lanari esker, ASPANOGI-k haur minbizidunaren arretan hobekuntza nabarmenak lortu ditu:

“Haur minbizidunen gurasoen artean gure esperientziak elkarbanatzeko sortu genuen elkartea. Albiste latz honen aurrean  gurasoek ez dute jakiten norengana  jo eta ez dute  gure elkartearen berri izaten,  egoera beretik pasa duten familiak ezagutzeko aukera dutela. Gure laguntza eta esperientziak eskaintzen dizkiegu. Zaila izaten da familien lekuan jartzea. Egoera berean dauden familiak ezagutzeak asko laguntzen du, zalantzarik gabe,  indarrak hartzeko gaixotasun honi aurre egiteko.

Onartzea zaila egiten zaigun arren  errealitate bat da gure seme-alabek ere minbizia izaten dutela. Nahiz eta beraien bizi iraupena asko igo den azken urteotan, haur heriotzetan  istripuen ondoren minbizia izaten da lehenengo zergaitia. Honi erantsi behar diogu, kimioterapia eta erradioterapia tratamenduek sortzen dituzten bigarren mailako ondorioak, oso bortitzak zenbait kasuetan.

Beraz, gure helburu, eskubide eta betebeharra da bizi iraupena hobetzea eta bigarren mailako ondorio hauek murriztea,  gaixoaren bizi maila hobetu ahal izateko ahal den einean, bai ospitalean eta ospitaletik kanpo. Gaixorik dauden haurren eskubideak defendatzen  dituen erreferentzi bat izan nahi dugu. Beraien arazo nagusienei erantzun bat emanaz, gaixoaren   bizi kalitatea hobeagoa izan dadin lagunduaz, tristura eta zailtasunak egon arren , haur – familia osasuntsu eta zoriontsuak izan daitezela. Gure indar guztiak norabide horretara zuzentzen ditugu.

‘Umeekin’–eko, Haur Minbizidunaren Gurasoen Euskal Federakundea, partaide gara ASPANOVAS-Bizkaia eta ASPANAFOHA (Araba) elkarteekin bat. Gure xedea, haur minbiziari aurre egiteko indarrak batu eta Euskadiko minbizidun adintxikikoei osasun, giza- psikolojía eta hezkuntza zerbitzu berdinak erreztea da”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s