Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udaletako euskara-batzordeek “Apelliduak abizendu”, abizenak euskalduntzeko kanpaina, abiatu dute. Gaur egun oraindik asko dira jatorriz euskarazkoak diren abizenak agiri ofizialetan gaztelaniaz idatzita dituzten herritarrak eta hori aldatzeko, Buruntzaldeko Udalek laguntza eskaintzen dute.
Azpilicueta, Zalacain, Eizaguirre, Aguirreche, Echeverría, Jauregui, Arregui, Lecuona, Erquicia, Aguirre,… bezalako deitura euskaldun euskarazko grafiaz idatzita nahi dituenak oso erraz egin dezake. Bi tokitara joan behar du:
- Udaletxera
- Bake Epaitegira
Aurkeztu beharreko agiriak
- Errolda-agiria, udaletxean eskatu behar da.
- Jaiotzagiri literala, norberaren udalerriko Bake Epaitegian eskuratu behar da. Donostian errejistratuta dagoen, Donostiako Errejistro Zibilera joan behar du (Kalkutako Teresa plaza z/g. Tel.: 943 000 730)
- NANren fotokopia.
- Familia liburua, ezkonduta edo seme-alabarik izanez gero.
Agiri hauek eskuratuta, herriko Bake Epaitegira eraman behar dira, eta datu guzti hauekin bertan aldatuko dituzte abizenak.
Informazio gehiago Usurbilgo Bake Epaitegian eskuratu daiteke: 943 372 336 (www.usurbil.eus).