Etxerat Elkartea hainbat herrialdeetako bake prozesuetan parte hartu duten adituekin bildu da

Arg.: Etxerat Elkartea

Etxerat Elkarteak DDRa​ (Desarmea-Desmobilizazioa-Gizarteratzea) euskal kasuan aplikatzeko Foro Sozialaren eskutik etorritako bake prozesuetan eskarmentua duten adituei ekarpena egin die.  Nazio Batuek DDR​ erabiltzen dituzten estandarretatik abiatuta, Foro Sozialak antolatutako jardunaldiaren baitan nazioarte mailako bake prozesuetako zenbait aditu Euskal Herrira etorri dira. Filipinetako, Kongo Errepublikako, Kolonbiako eta Ipar Irlandako bake prozesuetan parte hartu duten adituekin bildu da Etxerat Elkartea. Etxerat Elkarteko ordezkariek euskal presoen senide eta gertukoek pairatzen duten egoera azaldu die gonbidatuei.

Etxerat Elkartea

“Modu baikorrean baloratzen dugu bilera bera, bereziki DDR sigletan sakontzeko helburuarekin, mundu mailan bake prozesuetan eskarmentua duten adituen harrera izan dugulako, batez ere Euskal Herriko kasuan hausnarketa eta aurrera begira pausoak emateko guztiz baliogarria izango delakoan.

Gurekin izan dira, Aaro Suonio, Ipar Irlandako Armagabetze Batzordeko presidentea izandakoa eta gatazken kudeaketan aditua; Omar Cortes, Kolonbiako Armada Nazionaleko ontzi-kapitain erretiratua eta Kolonbiako bake prozesuan partaidea; Jesus Florez, herri indigenen eskubideen aldeko ekintzailea eta Pazifiko Eskualdeko Koordinazio Batzordeko kidea; Justine Masika, Kongo Errepublikako ekintzailea; Kristian Herbolzheimer, Conciliation Resources izeneko GKE-ko Bakerako Transizioak programaren zuzendaria eta Filipinetako bake prozesuaren aholkularia Mindanaon; eta Veronique Dudouet, Berghof fundazioko programaren zuzendaria.

Delegazio hau, Foro Sozialak antolatutako ‘Hitzorduak’ zikloaren saio berrian izan da. Ekitaldia, Donostiako EHUko campusean gauzatu da, Carlos Santamaria Zentroan, «DDR euskal kasuan aplikatua: bideragarritasuna eta aukera» lemapean.

Izenburu horren bidez, gure artean dagoen eztabaida baten isla izateaz gain, saioaren helburua argi geratzen da. Jardunaldiaren aurkezpenean Foro Sozialak esan zuenez, ETAren desmobilizazioaren fase erabakitzailean sartu gara eta horren ondorioz, preso eta erbestean dauden erakunde honen militanteen gizarteratzearen gaiari heldu beharko diote batzuek eta besteek”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.