Apirilaren 23tik aurrera Udarregi Ikastolaren 50. urtemugako musika cd-a eskuragarri

Udarregi Ikastolaren 50. urtemuga dela eta, hainbat kantuez osatutako diskoa kaleratzear dago. 12 kantez osatutako diskoa izango da eta apirilaren 23tik (astelehena) aurrera  6 eurotan eskuratzeko aukera egongo da Lizardi eta Laurok liburu dendetan, Bordatxo tabernan eta Udarregi Ikastolan.

Martxoan egin ziren grabazio lanak ikastolako irakasle-ikasleekin: “Kantariak, ikastola osatzen duten oro izan dira, ikasle, ikasle ohi, guraso, guraso ohi, aiton-amonak, irakasleak, irakasle ohiak eta langileak. Instrumentu joleen artean ere, ikastolako guraso, irakasle, zein ikasle eta ikasle ohiak izenda ditzakegu, tartean, oso ezagunak diren instrumentu joleak. Usurbilgo ikastolan abesten dituzten kantak grabatu dira. Kanta alaiak, kanta ederrak… txirularekin jotzeko kantak, irakasleek sortutakoak, ikasleek sortutakoak, ikasle ohiek sortutakoak… eta Gattunk kanta”.

Kantuen moldaketak Jaione Eskudero ikastolako musika irakasleak egin ditu eta Udarregiko guraso ohi Kaki Arkarazo arduratu da grabaketaz, Andoaingo Garate musika estudioan: “Kanta hauek edonoren belarrietara gozo sartzea lortu dute ikastolako kantari eta musikariek, kanta bakoitza mimo, gogo, intentzio eta maitasun handiz egina dago. Adin guztietako pertsonentzat zuzendua dago”.

www.udarregi.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s