Larunbatean Bilbon egingo den euskal presoen eskubideen aldeko manifestaziora joateko deia

Kalera Kalera dinamikak deituta, larunbat honetan (apirilak 21),  euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazio nazionala egingo da Bilbon, “Bada garaia! Presoak kalera.” lemapean. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Kasillatik. Bilbora joateko Usurbildik autobus zerbitzua antolatu da. Izena aurrez eman behar da eta zerrendak ohiko lekuetan daude. Autobus zerbitzua 15:15ak aldera abiatuko da Oiardo Kiroldegi aurretik.

Preso Politikoen Nazioarteko Eguna

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko Eguna izan zen eta testuinguru honen barruan antolatu da manifestazioa: “Bakea ez da posible preso politikoak dauden artean. Ehunka preso, deportatu eta iheslariren egoerari irtenbidea bilatzera goaz, jakinik, inork ez digula ezer oparituko. Egoera larria da, azken urtean Espainiako kartzeletan hiru euskal preso hil dira. Espainiak errukirik gabe hiltzen utzi ditu. Presoen senideek ere haien bizia arriskatzen dutela ezin dugu ahaztu, espetxetara bisitan joaten diren aldiro errepidean ehunka kilometro eginez”.

EPPK-ko kideek bide legaletatik haien egoera hobetzeko urratsak eman dituzten arren, estatuak ukatu egin die aukera hori: “Batez ere, lehen gradutik irteteko eskaerak egin dituzte, baina eragotzi egiten zaie erregimen orokorrera aldatzea; ez behin, lau instantzia desberdinetan baizik. Gure esku dago giltza kentzeko borroka indartzea eta zabaltzea. Ez dago aitzakiarik, ekimen herrikoiek herria mugitzen dute. Herria mugituz kaleratuko ditugu”.

Ildo horretan, larunbatean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzearen garrantzia nabarmendu du Kalera Kalera dinamikak. “Premiazkoa da dispertsioa indargabetzea, gaixotutako preso etxeratzea eta lehen gradua amaitzea”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s