Aitziber Etxeberriaren ‘Nomada’ eleberria mintzagai Sutegiko 11. Euskarazko Irakurketa topaketan

Usurbilgo Udalak antolatuta, apirilaren 25ean (asteazkena) 11. Euskarazko Irakurketa topaketa egingo da Sutegi udal liburutegian, 19:00etan. Aitziber Etxeberriaren Nomada eleberria izango dute mintzagai eta idazlea bera bertan  egongo da. Gidaritza lanetan Pako Aristi idazlea arituko da.

‘NOmada’

“Sobietar Batasuneko enbaxadore berriaren etorrerak Nikolay Zaitseven bizimodu lasaia hankaz gora ipini du eta Txotxongilo Antzokiko bere mundu txikitik aterarazi. Hasiera batean pasaportea berritzeko errutinazkoa behar zuen solasaldia, ustekabean denboran luzatzen eta korapilatzen joan den itaunketa sakona bilakatu da, iraganeko heriotza bat argitu nahian.

Intriga, espioitza konplotak eta gudaren oroitzapen oso gertukoak nahasten dituen ezohiko eleberri honetan, informazioa trebeziaz aletzen joango zaigu idazlea, Nikolay Zaitseven moduan, bera ere sekretu guztiak kolpetik ez azaltzeko ahaleginean. Hain zuzen ere, identifikatua eta kontrolatua izatea baita nomadaren egiazko beldurra”.

Nor da Aitziber etxeberria?

Aitziber Etxeberria Garro (Zarautz, Gipuzkoa, 1973) euskal idazlea da. Martin Etxeberria Zuloaga idazlearen alaba eta Martin Etxeberria Garro eta Xabier Etxeberria Garro idazleen arreba. Nafarroako Unibertsitatean farmazian lizentziatu zen eta parabotika baten jabe da Zumaian. Bi aldiz irabazi zuen Donostiako Udalak antolatzen duen Donostia Opera Prima saria, bere lehen bi eleberriekin, hain zuzen ere. 2010ean, Erein argitaletxearen eskutik, 31 baioneta eleberriaren gaztelaniazko itzulpena kaleratu zuen, 31 bayonetas, la quema de San Sebastián izenburupean.

Eleberria

  • Tango urdina (2004, Erein) Donostia Opera Prima sariaren irabazlea.
  • 31 baioneta (2008, Erein) Donostia Opera Prima sariaren irabazlea.
  • Nomada’ (2016, Erein).

Haur literatura

  • Lapurrak dabiltza azokan (2010, Erein).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s