Aranzadi Zientzia Elkarteak Andatzan indusketa arkeologikoak egiteko boluntarioak behar ditu

Aranzadi Zientzia Elkarteak uztaila-urria bitartean, indusketa arkeologikoak egiteko boluntarioak behar dituela jakinarazi du. Gipuzkoan hainbat tokitan egingo dituzte indusketak, tartean, Andatza mendian. Prospekzio arkeologikoak egingo dituzte, kata eta zundaketekin, Kalkolito eta Brontze Aroa hobeto ezagutzeko. Andatzan badira garai hartako monumentu megalitiko ugari. Aranzadik aspalditik du Andantzan ikerketa-lerro bat zabalik, Neolitoa eta Erromatar garaira arteko epealdi historikoak hobeto ezagutzeko. Manu Ceberio eta Izaro Quevedo dira zuzendariak. Aranzadiren ikerketa arkeologiko honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Usurbilgo Udalaren laguntza jasoko du.

Lanaren ezaugarriak

  • Mota: Prospekzio arkeologikoa kata eta zundaketekin.
  • Kronologia: Neolitoa – Erromatar garaia.
  • Indusketa-datak: uztaila eta urria bitartean, egun solteetan.
  • Eskualdeko pertsonek lehentasuna.
  • Leku-kopurua: bost lagun.
  • Hizkuntza: elebiduna (euskara eta gaztelera).
  • Prezioa: doakoa (mantenua barne).
  • Laguntzaileak: Usurbilgo Udala eta Gipuzkoako Fortu Aldundia.

Ikerketaren Helburua

Ikerketa honen helburua Kalkolito eta Brontze Aroa hobeto ezagutzea da, eta Andatzan ez ezik, Belkoin, Garate eta Zarate mendietan kata eta zundaketen bitartez, guztiak Oria ibaiaren inguruan kokatzen direnak. Orain arte monumentu megalitiko batzuk aurkitu izan dira eta ikerketa hori esker garai eta kronologia derberdinetako zantzu interesgarriak agertzen ari dira, horietako asko historikoak.

trikuharriak

Ingurune honetan Kobre Aro eta Brontze Aro garaian eraikitako trikuharriak daude. Andatza, Belkoain eta Zarate mendien artean bizitu izan ziren giza taldeek eraiki zituzten, hildakoak ehorzteko. Andatzako estazio megalitikoa hamar trikuharrik eta zista batek osatzen dute. 2003an, Eusko Jaurlaritzak Monumentu Multzo Izendapena eman eta Kultura Ondasun izendatu zuen estazio megalitiko hori. Hainbat trikuharritan oraindik ez da indusketa lanik egin.

Izen-ematea maiatzaren 18a baino lehen

Lan hauetan parte hartzeko, laguntzeko edota ikasteko interesa izanez gero, Aranzadiren webgunean topatuko duzue informazio guztia. Andatzan ez ezik, beste hainbat gunetan ere egingo dituzte indusketak udaran. Izena emateko epea maiatzaren 18an (ostirala) bukatuko da.

Aranzadi zientzia Elkartea

Ikerketa arkeologikoak Aranzadi Zientzia Elkarteak udan garatzen duen jarduera nagusietako bat dira. Koba, dolmen, herrixka, galtzada, gaztelu, ermita eta abarretan erregistratzen den informazioa ezinbestekoa da euskaldunon iragana ezagutzeko eta ondarea kontserbatzeko. Aranzadiren ikerketa arkeologiko horiek bertako zuzendarien, ikasleen eta bertan inplikatutako pertsona guztien boluntariotza-lanari esker egiten dira. Era berean, udalekin eta aztarnategiak dituzten udalerrietako herritarrekin lankidetzan garatzen dira.

Aranzadiko indusketetan parte hartzeko elkarteko bazkide izatea derrigorrezkoa da. Indusketa batetarako hautatua eta bazkidea ez bada, esteka honetan bazkide-alta eskatu behar da.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s