Maiatzaren 4an Kanboko Arnaga jauregian bakerako nazioarteko ekitaldia egingo da

Hizketan, Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari eta Baionako auzapeza, atzo, Baionan eginiko prentsaurrekoan. (Arg.: Isabelle Miquelestoren)

Maiatzaren 4an (ostirala) Kanboko (Lapurdi) Arnaga Etxean burutuko da Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa. Antolatzaileek, momentuz, ez dute jakinarazi topaketari buruzko egitaraurik eta ordutegirik. Maiatzaren 4rako zabaldu duten deialdian laburbildu dute 2011n Aieten hasi eta 2017an armagabetzearekin garatutako bide neketsua, Europako azken gatazka armatua bideratzeko egindako lana eta iragarri dute urrats berriak epe laburrean etorriko direla. Denei egin diete dei bakearen alde konpromiso berri bat hartzera.Raymon Kendall Interpoleko zuzendari ohiak eta HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldekoak parte hartzera gonbidatu ditu Euskal Herriko erakunde eta alderdi politiko guztiak. HNTk, Bake Bideak eta Foro Sozial Iraunkorrak antolatu dute topaketa.

a

Guzti honen berri agerraldi batean eman zuten eta konferentziaren babes taldea ere aurkeztu zuten bertan. Babes talde horren kideak hauek dira:

  • Jean Rene Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari eta Baionako auzapeza.
  • Kotte Ezenarro, Hendaiako (Lapurdi) auzapez eta Elkargoko kontseilu exekutiboko kidea.
  • Max Brisson, Pirinio Atlantikoetako senataria
  • Frederique Espagnac, Pirinio Atlantikoetako senataria.
  • Florence Lasserre-David, diputatua.
  • Vicent Bru, diputatua.
  • Alain Iriart, Hiriburuko (Lapurdi) auzapez eta Elkargoko exekutiboko kidea.

Antolatzaileek argi dute pauso esanguratsuak emateko baldintzak badaudela, 2011n Aieteko jauregian (Donostian) eginiko bake konferentzian gertatu bezala: “Europako azken gatazka armatuaren inguruko bake justu eta iraunkorra erdiestea posible zela sinetsia genuela adierazi genuen han. Ordutik, Euskal Herrian bakeak aurrera egin duela uste dugu, nahiz eta hainbat zailtasun izan ditugun bidean. Ez da erraza izan, ez da erraza izaten ari, baina euskaldunek bake justu eta iraunkorra lortzeko helburuan determinazio argia erakutsi dute. Neurtzen dugu momentu honen eta datorrenaren ospea. Urte asko pasatu dira Aietetik gaur arte baina Luhusok, 2016an, eta Baionak, 2017ko apirilaren 8an, frogatu digute Aieteko Konferentzia ez zela hutsala izan”.

2011n Aieteko jauregian Kofi Annanek esandakoak ere gogoratu ekarri dituzte: “Bizipen historiko pisu eta mingarria partekatu dugu; orain, hastapen berri baten esperantza partekatzen dugu. Bake prozesua zaila da, inork ez die atzoko injustiziei edo historiaren irakaspenei ez ikusiarena egin behar. Baina bake justu bat eraiki behar dugu, galdutako bizitzen omenez, eta datozen belaunaldien arduraz”.

ETA-ren aipamenik ez

Prentsaurrekoan ez zen ETA aipatu. Prentsa deialdian erakunde armatuaren desmobilizazioari buruzko datu garrantzitsuak emango zituztela iragarria zen, eta, azken egunetako filtrazioen arabera, ETAren desmobilizaziorako ekitaldi bat espero da maiatzeko lehen astebururako. Oraindik ez dago argi, ordea, zer egunetan eta zer modutan jakinaraziko duen ETAk bere erabakia. Adituaren esanetan, adierazpena oso argia izango da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.