Maiatzaren 5ean hondakinen inguruko hiritarren parte hartzerako jardunaldia Landaberri ikastolan

Gurasos-ek eta Hitzartuk antolatuta, maiatzaren 5ean (larunbata) “Hiritarren parte hartzerako” jardunaldia egingo da Lasarte-Oriako Landaberri ikastolan. Helburua hondakinen kudeaketan, ikuspegi anitzetik, adostasun bilatu bat lortzea da; osasuna, ingurumena, ekonomia eta demokrazia gaiak landuz.

Metodologia

Gune irekiko elkarrizketa (Open Space) izango da. Ez da ezagutza berezirik behar; asmoa dauden galderei erantzuteko, talde mailako ezagutza sortzea eta baliatzea da. Lehenik, libreki bota daitezkeen proposamenak jasoko dira (ideien azokatxoa), ondoren proposamen horiek, taldetxoetan eztabaidatuko dira, aldi berean. Bakoitzak erabakiko du zeinetan parte hartu eta arau bakarra egongo da: askatasun osoa talde batetik bestera mugitzeko. Besteekiko errespetua ezinbestekoa izango da.

Leloa

“Gure bizitzaren kontrola nahi dugu, hondakinekin hasiko al gara? Eta adostasuna bilatuz egingo al dugu?”

Galderak

  • Borondate kontua da, garaiz al gaude?
  • Nola lortu daiteke adostasuna?
  • Nola egin dezakegu informatzeko, eztabaidatzeko eta parte hartzeko eskubideak bermatu daitezen?
  • Ba al da arazoa konpontzeko egokiagoa den biderik?

Egitaraua

  • 10:15 Harrera.
  • 10:30 Irekiera eta agenda osatu.
  • 11:45:14:00 Gune irekiko solasaldiak, adin guztietarako.
  • 14:00-15:30 Bazkaria.
  • 15:30-16:30 Gune irekiko solasaldiak, adin guztietarako.
  • 16:30-17:00 Itxiera.
  • 17:00 Jaia.

Jarduerak eta haur zaintza

Antzolatzaileen esanetan, haurrek ere parte hartzeko aukera izango dute beraien etorkizunari buruz iritzia emanez. Jarduera bereziak antolatuko dira beraientzat egunean zehar, begiraleekin.

Bazkaria: 3€

  • Paella
  • Fruta
  • Edaria

Izena emateko eta bazkari erreserbatzeko

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s