Epaitegiak San Markoren 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo udalei arrazoia emanez

Xabier Arregi (Usurbilgo alkatea), Eneritz Arbelaitz (Oiartzungo alkateordea eta Luis Intxauspe (Hernaniko alkatea). Arg.: Noaua!

Atzo (apirilak 24), Usurbil, Hernani eta Oiartzungo Udaletako ordezkariek  San Marko Mankomunitateak Donostian duen egoitzan agerraldia egin zuten. Zergatik? Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak San Marko Mankomunitateko 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu, eta honenbestez, arrazoia eman dio Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo udalek jarritako helegiteari.

Usurbilgo Udalaren arabera, epaia argia da: 2016ko aurrekontuak baliogabetu ditu eta San Marko Mankomunitatea behartzen du auzibideak eragin dituen kostuak ordaintzera.

a

Luix Intxauspe, Hernaniko alkatea: “Ez da lehen aldia gisa honetako epai bat jasotzen dugula. Iazko azaroan, toki berean elkartu gintuzten beste epai baten berri emateko. Orduko hartan Espainiako Auzitegi Gorenak 2014ko aurrekontuak baliogabetu zituen. Bigarren aldiz, epaitegiek arrazoia eman digute. Zuzen genbiltzan”.

Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea:Aurrekontu horien helburua bilketa selektiboa ondo egiten ez duten herriak ez kaltetzea izan da; ondo egin ala ez, berdintsu tratatzen ditu herri guztiak San Markok, eta, horrela, hondakin-bilketa eraginkorrak martxan dituzten herriak eta herritarrak zigortu egiten ditu. Hondakinak modu jasangarrian kudeatu nahi badira, ezinbestekoa da ondo egiten ari dena saritzea, eta gaizki ari direnak zigortzea. Hernaniko, Oiartzungo eta Usurbilgo udalon iritziz, herritarren praktika onak saritu behar dira eta txarrak zamatu. Irizpide horrek gidatu beharko lituzke edozein erakunderen aurrekontuak, baita San Markorenak ere, horrenbestez. Hernanin, Oiartzunen eta Usurbilen, aspalditik ari gara lortzen %80tik gorako bilketa selektibo-tasak. Eta halako emaitzak saritu egin behar dira, baita ekonomikoki ere. Hala dio Europako Parlamentuak ere: hondakinen finantza-sistemak lagundu egin behar duela”.

Eneritz Arbelaitz, Oiartzungo alkateordea: “San Markorekin hitz egiteko deia egin genuen, eta horretan berresten gara gaurkoan ere. 2018ko aurrekontuetan aldaketa txikiren bat izan bada ere, ez da aski. Hala ere, aurtengo aurrekontuak ez ditugu epaitegietara eraman elkarlanerako dugun prestasuna erakusteagatik. San Marko Mankomunitatearen aldetik gardentasuna, zintzotasuna, eta gure herriekiko eta herritarrekiko errespetua espero ditugu. 2014ko aurrekontuen sententzia egikaritzeke dago oraindik. Kalkuluak egiten dituztenean baloratuko dugu justuak ote diren edo ez. Gure herriak ez dira ordezkatuak sentitzen mankomunitatean, gaikako bilketaren ehunekoak askoz altuagoak izanda ere, organikoaren eta errefusaren tratamendu-tarifak San Markoko portzentajearen arabera kalkulatzen dituelako Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak (GHK), eta, beste behin ere, Hernani, Oiartzun eta Usurbil zigortuak eta kaltetuak gara. Gai honen inguruan San Markon proposamena egin badugu ere, batzarrean gaia bozkatzea ukatu zitzaigun”.

Europako zuzentarauak betetzeko bidea

Lehengo astean bertan Europako Parlamentuak birziklatzea sustatzeko eta zabortegiak nahiz erraustegiak gutxitzeko erabaki sorta hartu zuen, ekonomia zirkularrarekin lotutako hainbat egitasmo onartzearekin batera. Orain, Europako Kontseilura igorriko dituzte, arau bihurtzeko. Horien arabera, 2025erako hiri-hondakinen %55 birziklatu egin beharko dira eta 2035erako, hondakinen %65. Halaber, 2035erako hondakinen % 10 baino ezingo dira isuri zabortegietara.

Gipuzkoarako tarifikazio justua aldarri

Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, 2017an San Marko Mankomunitatean %46,9a bildu zen gaika. Gipuzkoa guztian soilik bi mankomunitatek dituzte Usurbil, Hernani eta Oairtzungo baino datu eskasagoak edo oso antzekoak. Hernanin, Oiartzunen eta Usurbilen hondakinak gaika biltzen daramatzaten urteetan praktikan erakutsi dute gaikako bilketa hori baino askoz handiagoa izan daitekeela.: GHK-ren tarifak eskandaluzkoak eta bidegabeak dira. Gaur egun, Gipuzkoan 130 eurotik gorakoa da biohondakinen -hondakin organikoa- tarifa. Gainera, lotuta dago errefusaren tarifarekin. Horrek kalte egiten dio hondakinen hierarkiari. Beste inon ez bezalakoak dira tasa horiek. Horrenbestez, Gipuzkoan birziklatzea beste inon baino garestiagoa da. Adibidez, Araban, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian organikoaren tratamenduak 31 eta 33 euro arteko kostatua da tonak. Gipuzkoan, ordea, San Markoko herriek, 138 euro ordaintzen dituzte tonako”.

Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udalek hondakinen tarifikazioa printzipio egokiekin egiteko eskatu dute:

  • Jasotako zerbitzuaren arabera ordaindutzeko. Hain zuzen, horixe da epaiak azpimarratu duena. Hori eskala guztietan aplikatzeko eskatu dute.
  • Sortzez besteko filosofia aplikatzeko, Europa Parlamentuaren irizpideek diotenari jarraikiz.
  • Praktika onak saritzeko, pizgarriekin.
  • Udal autonomia errespetatzeko. Nahi ez duenari zerbitzuak erabiltzea derrigortu gabe eta azpiegitura lokalak baldintza egokietan sustatzeko.
  • Tratamendu finalistak (dela erraustegia, dela zabortegia), zamatzeko.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s