Gaur Sutegiko auditorioan Tosta Bandaren kontzertu ikuskizunaren entsegu irekia

Jexux Artze Kultur Elkarteak antolatuta, gaur (apirilak 25) Tosta Bandaren kontzertu ikuskizunaren entsegu irekia egingo da 19:30ean Sutegiko auditorioan. Entsegu irekia ikusteko aurrez sarrera eskuratu behar da, Lizardi liburu dendan edo egun berean, Sutegin.

Tosta Banda

Tosta Banda nazioarteko folk musika talde bat da, 2016an sortutakoa. Eskozia, Gales, Frisia, Galizia, Irlanda, Euskadi eta Kornualleseko musikari eta kantariz osatua dago. Tosta Banda-ren musika-zuzendaria Mixel Ducau da, eta zuzendari artistikoa Igor Otxoa. Bere lehen albuma, Tosta, Donostiako Elkar estudioan grabatu zen.

Bertan 10 musikari eta abeslarik hartzen dute parte:

  • Gales: Gwilym Bowen Rhys: ahotsa, gitarra akustikoa eta mandolina
  • Galizia: Mónica de Nut: ahotsa eta pandeireta
  • Irlanda: Caoimhín Ó Fearghail: ahotsa, bouzouki eta flautak
  • Kornualles: Bec Applebee: ahotsa eta perkusioa
  • Eskozia: Rona Wilkie: ahotsa eta fiddle
  • Frisia: Marit Talens: ahotsa eta perkusioa
  • Euskal Herria: Mixel Ducau: alboka, ttun ttun, klarinete, saxofoi eta gitarra akustikoa
  • Euskal Herria: Iñigo Egia: perkusioa
  • Euskal Herria: Mikel Ugarte eta Oreka Tx: txalaparta
  • Euskal Herria: Ixi Jauregi: ahotsa, txalaparta eta pandero

Dantza eta musika Kornualleseko dantzari keltiar baten eta gonbidatu berezi gisa Kukai Dantza Konpainiako bi dantzarien eskutik uztartzen dira. Haiek guztiek amankomunean dute kultura txikietako kide izatea, hizkuntza gutxituak hitz egitea eta internazional mailan ezagunak diren musika tradizio aberatsak izatea.

Lehen aldia da kultura hauetako instrumentu, erritmo, kantu, estilo eta dantzak elkartzen direla modu gaurkotu batean sustrai hauetako kantak ber-asmatu eta ber-interpretatzeko.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.