Usurbilgo gazteek osatutako apirileko “Ikasle eta langile, xoxik gabe betire!” egitaraua martxan dago

Apirilaren 13an “Zerbait aldatzera doa…” lemapean aurkezpen berezi bat egin zuten herriko gazteek. Bertan egitasmoaren berri eman eta apirilatik azarora bitartera prestatu duten egitaraua aurkeztu zuten. Dagoeneko apirileko egitaraua martxan dago.

Egitaraua

Egitaraua apirilatik azarora bitartera izango da eta hilabete bakoitzak bere egutegi propioa izango du (osatu ahala, kaleratzen joango dira): “Herriko eragile eta talde guztiei eskua luzatu nahi diegu, hilabete bakoitzeko dinamikan parte hartzera, eta guztion artean egutegia osatzera. Elkarlana baitugu bide, eta arnasbide. Azarora bitarte, ondo pasatzen, ikasten eta borrokan ondo pasa dezagun!  Gazteok argi dugu. Gure eskubide guztien jabe, Usurbil bizi eta euskaldun batean bizi nahi dugu. Eta orainari heltzera goaz, etorkizuna gurea izan dadin!“.      

  • Apirila: Ikasle eta langile, xoxik gabe betire!
  • Maiatza: Euskara, artea eta Aisialdia herriaren bizia!
  • Ekaina: Pare eta kide, Ta PuntO!
  • Uztaila: Ume eta gazteak herriko jabeak! Urban day!
  • Abuztua: Akanpaden hilabetea, gurea ilargi betea!
  • Iraila: Herria Xutan!!! Kartzela eta motxiladun umeak.
  • Urria: Hilabete bakoitzaren hausnarketen inguruan mahai inguruak eta hausnarketa orokorra.

Apirileko egitaraua

  • Apirilak 20, ostirala: 20:00etan Luntxa Sutegin eta 21:30ean “Prekaritateari oka” Askatasuna plazan.
  • Apirilak 21, larunbata: 11:00etan langile babes sarea Sutegin, 20:00etan pelikula eta 22:00etan afaria (izena emateko Aitzagan).
  • Apirilak 27, ostirala: 22:00etan Oreretako etxebizitza sozialaren proiektua Sutegin,
  • Apirilak 28, larunbata: 18:30ean M1 gazte kontzentra, 19:00etan ElketroPapo eta 23:00etan Kezka, Zaparra eta DJ Manolo62.

ADIERAZPENA

Usurbilgo Gazteak martxan!
Orainari heldu, eta etorkizuna guretzat!

“Egunerokotasunean itsuturik korronteak garamatzan norabidea jarraitzera jotzen dugu askotan, gure inguruan duguna eta gu geu ere nor garen jakin gabe. Honen aurrean, begiak zabaldu eta gazteok herrian dugun tokia indartzeko asmotan gatoz. Herrian eta bizitzan ditugun arazo eta zapalkuntzez eztabaidatzen gabiltza ekintzetara jauzia emateko prest.

Etorkizuna, zeinen hitz abstraktua, bizi dugun garai honetan.  Azken urteotan, murrizketak gora eta murrizketak behera, gure aiton-amonek lortutako eskubide sozial guztiak banan bana nola kentzen dizkiguten ikusten ari gara: lan-hitzarmenen desagertzea; bizitza garestitzen eta soldatak gero eta baxuagoak; lan-kontratu prekarioak; alokairu eta etxebizitza ordainezinak; artea eta kulturari murrizketak nonahi; heteropatriarkatuan oinarritutako hezkuntza, eta abar luze bat.

Ezinegona eragiten digu gazteoi, eta beharra sentitu dugu horri buruz hausnartzeko. Geure etorkizunari helduko badiogu, ezinbestekoa baita orainari erreparatzea. Ikasle zein langile bezala ahalduntzeko,  bizi ereduaz hausnartzea, aisialdi motaz aritzea, etab. Horregatik, apiriletik azarora bitarte, hamaika ekimen antolatu, eta hausnarketa, aisialdia eta borroka uztarri berean kokatu ditugu.

Giro alaia eta parte-hartzailea bilatzen dugu. Gai bakoitzarekin, elkargune bana eratuko dugu. Hala, hilabete bakoitzean gai bati heldu, eta gaiari erpin, ertz eta adar guztietatik aztertu eta hausnartu nahi dugu”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s