Gaur Usurbilen “Ez da abusua, bortxaketa da” lemapean egingo den elkarretaratzera joateko deia

2016ko sanferminetan emakume bati taldean egindako erasoari buruzko epaia eman da gaur Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian. 102 aretoko presidente Jose Francisco Cobok eman du epaia interes mediatiko handi baten erdian. Sexu abusu delituagatik zigortu dituzte bost gizonak, eta bederatzi urteko kartzela zigorra bete beharko dute, eta 50.000 euroko kalte-ordainak eman beharko dizkiote biktimari. Horretaz gain, bi hilabetez eguneko 15 euroko isuna ordaindu beharko dute lapurretagatik  (telefonoa kendu zioten emakumeari).

Sexu eraso delituagatik absolbituta

Sexu eraso delituagatik absolbitu dituzte auzipetuak. Horrek esan nahi du epaimahaiak ez duela frogatutzat jotzen indarkeria egon zenik. Intimitatearen aurkako delituagatik eta indarkeria bidezko lapurreta delituengatik ere absolbitu dituzte. Ricardo Gonzalez magistratuak boto partikularra eman zuen. Absoluzioa eskatzen zuen bost akusatuentzat, eta sakelakoaren lapurreta soilik kontuan hartu zuen.

Epaiak jasotzen duenez, salatzaileak estutasun eta urduritasun handia sentitu zuen auzipetuak hura biluzten hasi zirenean. Egoerak harridura eragin zion eta men egitera eta jarrera pasiboa hartzera bultzatu zuen, akusatuek esaten ziotena egitera behartuz, denboraren zatirik handiena begiak itxita mantenduz. Epaiak gaineratu du auzipetuek emakumearen egoera baliatu zutela izaera sexualeko hainbat ekintza gauzatzeko.

Erasoa gertatu zenetik egon dira espetxean behin-behinean. Aldeek iragarri dute helegitea jarriko dutela. Horien artean, Nafarroako Gobernuak; herri akusazio gisa aurkeztu baita.

Sententzia osoa irakurtzeko: SENTENCIA  Nº 000038/2018

Eskaera desberdinak

Sevillako (Espainia) bost gizonezko dira zigortutakoak. Fiskalak 22 urte eta hamar hilabeteko espetxe zigorra zuen eskatua, sexu eraso delitu bat eta indarkeriaz egindako lapurreta delitu bat egotzita; akusazio partikularrak 24 urtera igo zuen eskaera, eta herri akusazioek, 25 urtera. Bortxaketa bat izan zela azpimarratu zuten akusazioek, eta sinesgarritasuna eman zioten emakumearen kontakizunari.

Defentsek, berriz, absoluzioa eskatu zuten epaiketan, eta epaia iritsi arte akusatuak aske uzteko ere eskatu zuen. Epaimahaiak ez zuen onartu eskari hori, nahiz eta boto partikular bat izan zen. Defentsaren arabera, adostutako sexu harremana izan zen. Agustin Martinez Becerra auzipetutako lauren abokatua harrituta agertu da epaimahaiaren erabakiarekin. Sexu gehiagikariagatik ezarritako zigorra gaitzetsi du, ez delako akusazioaren oinarri izan.

Gaur elkarretaratzea Usurbilen

Epaimahaiaren erabakiaren berri jakin aurretik, elkarretaratzea egin dute kolektibo feministek auzitegi aurrean. Kondena eredugarria eskatu dute, biktima susmagarri eta akusatu bihur ez dadin. Ardura ere eskatu diete hedabideei. Haserrea eragin du epaimahaiaren erabakiak auzitegiaren kanpoaldean.Hau ez da justizia!”, oihuka hartu dituzte epaitegieran barrutik irten direnak. Zenbaitzuk auzitegira sartzen ere ahalegindu dira, foruzaingoak jarritako hesiak botata. Segurtasun indarrek geldiarazi dituzte.

Gaur arratsalderako herrietan elkarretaratzeak deitu dira. Usurbilen, Usurbilgo Ezker Abertzaleak deituta, “Ez da abusua, bortxaketa da” lemapean elkarretaratzea egingo da Mikel Laboa plazan 19:30ean. Bertara gerturatzeko deia egin die herritarrei. “Nazka! Patriarkatua, moralismo kristaua, justizia aparatua eta Guardia Zibilaren eskutik XIX. mendera itzuli nahi dute. #GukSinistenDizugu! Bortxaketa izan zen! Erasorik ez erantzun gabe! Elkarretaratzea gaur 19:30ean Mikel Laboa plazan”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s