Iñaki E. eta Ainhoa I.ren epaiketa salatzen duen mozioaren aurka Usurbilgo EAJ eta PSE

Apirilaren 12an Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari ohia eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu ohia, 2013an Zubietako errauste planta geldiarazteagatik Madrilgo Kontu Auzitegiak epaitu zituen. Ugariak izan dira azken asteetan, Intxaurrandietak eta Errazkinek jasotako babes eta elkartasun mezuak, besteak beste, epaiketa egunean bertan Gipuzkoako herrietan, Usurbilen ere, egin ziren hainbat protesta ekimenen bidez.

Pasa den asteartean (apirilak 24) Usurbilgo Udalbatzak osoko ohiko bilkura egin zen eta Usurbilgo EHBilduk gai honen inguruko mozioa aurkeztu zuen. Mozioari EHBilduk alde botatu zion eta EAJ-PNVk eta PSEk aurka. Mozio honetan epaiketaren inguruko azalpenak emateaz gain, EHBildu taldeak hiru eskakizun egiten ditu:

  1. Usurbilgo Udalbatzak Iñaki Errazkini eta Ainhoa Intxaurrandietari elkartasuna eta babesa adierazten dio, epaiketa erabat injustua izan dutelako. Absoluzioa beste aukerarik ez dugu onartzen.
  2. Usurbilgo Udalbatzak Gipuzkoako Diputazioari eskatzen dio gaur egun Zubietan eraikitzen ari den errauste-planta bertan behera uzteko, eta hondakinak kudeatzeko beste modu iraunkorragoen alde egiteko.
  3. Usurbilgo Udalbatzak politika eta herritarrei hitza betetzeko hartutako erabakien zilegitasuna aldarrikatzen du.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s