“Erraustegiko goi-tentsioko linearik ez!” lemapean agerraldi jendetsua gaur Lasarte-Orian

Gaur, maiatzak 2, Lasarte Orian Aire Garbiak antolatuta, “Erraustegiko goi-tentsioko linearik ez!” lemapean agerraldi jendetsua egingo da Lasarte Oria ko Okendo plazan, 19:00etan.  Gogoratu Azkorten (Urnieta) erraustegia hornituko duen goi-tentsioko linea berria eraikitzera doazela. Eskualdea zeharkatuko du Hernanitik hasi, Urnieta, Andoain eta Lasarte-Oriako lurrak zeharkatu eta Zubieta gaineko erraustegiraino.

Lasarte Orian Aire Garbiak Lasarte-Oriako Udalak baimena ez emateko sinadurak biltzeari ekin diola jakinarazi du eta agerraldi honek bilketa hori sustatzeko balioko du.

5,4 kilometroko linea

Goi tentsioko lineak ere eragin nabarmena izango du ingurumenean. Linea osoan, bataz besteko 40 metroko zabaleran, zuhaitzak moztu egingo dira, eta ezin izango da berririk landatu. Une honetan proiektua Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren Ingurumen Eraginaren Deklarazioaren zain dago. Behin tramite hori gaindituta, deklarazioa jendaurrean jarri beharko da eta helegiteak jartzeko tartea zabalduko da. Ondoren, Industria Sailera joango litzateke proiektua eta hark baimendu ostean, lur desjabetzeak eta eraikuntza lanak hasiko lirateke. Obra Iberdrolak egin eta kudeatuko luke.

Datuak zenbakitan:

  • 132 kilovolteko potentzia izango du.
  • Urtean 160.000 megawatt sortzeko gaitasuna.
  • Soilik erraustegia hornitzeko eraiki nahi da.
  • Linearen luzeera: 5.422 metro.
  • Linearen ibilbidea: erraustegia eraikiko den gunetik Urnieta eta Hernani arteko mugatik gertu, A-15 autobide ondoraino. Bertan, Santa Barbara azpitik Usurbildik datorren goi tentsioko linearekin bat egingo luke.
  • 50 metro karratuko lur eremua okupatuko luketen 30-36 metro arteko 21 dorre eraiki nahi dituzte.

Urtarrilean mendi martxa egin zen

Arg.: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

Urtarrilak 27an Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, erraustegiko goi-tentsioko linearen kontrako mendi-martxa egin zen goiz partean, Azkortera. Ondoren, Lasarte-Orian manifestatu ziren, eta eguna biribiltzeko ekitaldi bat egin zen Okendo plazan: klik

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.