Jexux Artze Kultur Elkartek antolatuta “Errementari” filma eta “Ez Dok Hiru” antzezlana Sutegin

Jexux Artze Kultur Elkarteak Usurbilgo Udalaren laguntzarekin, hainbat ekimen antolatu ditu aste honetarako. Pasa den astean Tosta Bandaren kontzertuaren ostean, aste honetan bi hitzordu interesgarri antolatu dituzte: “Errementari” filma eta “Ez Dok Hiru” antzezlana. Sarrerak aurrez eskura daitezke Usurbilgo Lizardi liburu dendan eta bestela, ekitaldi egunetan bertan Sutegin.

Maiatzak 4, ostirala

  • “Errementari” pelikula Sutegiko auditoriumean.
  • Ordua: 20:00
  • Iraupena: 96 minutu.
  • Sarrera: 5 € (Lizardin aldez aurretik eta egun berean leihatilan).
  • Zehaztasunak: Filma Patxi Errementaria euskal ipuinaren moldaketa da. Joxe Migel Barandiaranek bildu zuen istorioa, eta haren gainean idatzi du gidoia Paul Urkijo zuzendariak, Asier Gerrikaetxeberriarekin elkarlanean. Hamar urte pasatu dira 1833ko lehenengo gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Halako batean, Uxue izeneko neska umezurtz batek Patxi errementeriaren etxean sartzea lortuko du, eta zer misterio ezkutatzen duen aurkituko du.
    Istorioari aurpegia eta ahotsa jartzen dioten aktore nagusiak Kandido Uranga, Uma Bracaglia, Eneko Sagardoy, Ramon Agirre eta Itziar Ituño dira.

a

Maiatzak 5, larunbata

  • “Ez dok hiru” antzezlana Sutegiko auditoriumean.
  • Ordua: 20:00
  • Sarrera: Lizardin 8 € aldez aurretik, 10 € egun berean (leihatilan).
  • Zehaztasunak: Patxo Telleria eta Mikel Martinez bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du taula, hitzari, zuzeneko musikaren indarra gehiturik: ” Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla. Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu. Gure musika ondarea, altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala. Ez dok hiru, kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da”.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s