Lau urteko etenaren ondoren, Andatza M.K.T-k egitarau berezia antolatu du Andatza Egunerako

Maiatzeko lehen igandean, maiatzaren 6an hain zuen ere, Andatza eguna ospatuko da. Lau urte pasa dira Andatza Egunean ezer berezirik egin denik. 2014an Usurbilgo Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak Andatza egunaren antolakuntzan laguntzeari utzi zion mendiaren egoera salatzeko. 2018an berriz ekingo diote antolatzeari, Usurbilgo Udalaren laguntzarekin, egitarau berezia antolatuz.

Egitaraua

  • Goizean zehar, musikaz girotuta, txotxeko sagardoa Saizarren eskutik eta hamaiketakoa: salda, txorizoa, haragi egosia eta edaria.
  • 14:00etan bazkaria (norberak berea eramanda). Kafea eta kopa banatuko dira.

Andatza, 562 metroko mendia

Andatza Gipuzkoako mendia da. Gailurrak 562 metroko garaiera du. Iparretik Usurbil herria du oina eta hegoaldetik Zizurkil da gertuen dagoen herria. Mendebaldean Aia herriko Andatza auzoa dago. Gailurrean, gurutze handi bat eta mendi-aterpea daude. Mendia GR 34 (Donostia-Arantzazu) ibilbide luzeak zeharkatzen du.

Andatzako gurutzea

Ezkerreko argazkian Andatzako gurutzea oineko plakarik gabe, 
1950 inguruan Indalecio Ojangurenek ateratako argazkian. 
Eskubian gurutzearen oineko plaka, 2015ean.

Andatzako gurutzea porlanezkoa da. 1933an eraiki zuten batzokiko gazteek Arrueneberri etxearen azpialdean eta idi parearekin igo zuten mendira. Garai hartan Andatzako tontorra estatuaren jabetzako lurretan zegoen eta han jarri ordez, 480 metroko altueran, Usurbili begira dagoen puntan zutitu zuten, Urdaiaga Torreko Zatarain familiaren lurretan.

Gurutzeari plaka bat jarri zioten oinean, idazki honekin: “1933ko oŕiĩan 3’an Usurbil’go mendigoixaliak Andatza-mendian jaŕitako-oroigaŕia Gora-Euzkadi”. Frankismo garaian inguruko baserritar batek gorde zuen plaka eta Franco hil ondoren berriz jarri zuen bere lekuan.

Andatzako estazio megalitikoa

Hamaika dolmen eta zista bat daude Andatza mendian eta horren inguruetan, Andatzako estazio megalitikoa izenekoan bildurik. 2003an Eusko Jaurlaritzak Monumentu Multzo izendapenarekin Kultura Ondasun izendatu zuen estazio megalitiko hau.

  • Dolmenak: Andatza I, Andatza II, Arkutxa, Beldarrain, Belkoain (Belkoain mendian), Karramiolotz, Loatzu I, Loatzu II, Olaiko, Palankaleku eta Zarateko Benta.
  • Zista: Andatza III

Orreagako monasterioaren mugarriak

Orreagako monasterioarenak izandako lurrak mugatzen dituzten 7 mugarri daude. Artikutzako mugarrien antz handia dute.

  • Igartzazabalgo mugarria.
  • Ilunbeko mugarria.
  • Juanasoroko mugarria.
  • Etumeta Mugarriluze mugarria.
  • Ondardibiribileko mugarria.
  • Puelako mugarria.
  • Sagatzuko mugarria.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.