‘Udajolas’ udaleku irekietan izena emateko epea maiatzaren 3an amaitzen da

Aurtengoan ere  Usurbilgo Udalak eta Noaua! Kultur Elkarteak Udajolas ekimena martxan jarriko dute. Udajolasen 4-12 (HH3-LH6) urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzendutako udaleku irekiak dira. Uztailaren 3an (asteartea) hasi eta 27an (ostirala) amaituko dira. Ordutegia 09:30 eta 13:30 bitartean izango da. Gehienezko plaza kopurua 200 umekoa izango da.

parte hartzeko eman beharreko pausoak

  • Izena emateko epea: apirilaren 20tik maiatzaren 3ra arte (biak barne).
  • Lekua: Noaua! Kultur Elkarteko egoitzan (Bordaberri 3 Eguzkitzaldea – Tel.: 943 360 321).
  • Izena emateko ordutegia: 10:00-11:00 bitartean eta 16:00-18:00 bitartean (larunbata eta igandean itxita).
  • Kuota orokorra: 83€.
  • Familia ugarientzako: 67€ (Familia Ugariaren txartela edo Familia Liburuaren kopia bat eraman behar da).
  • Aurkeztu beharrekoa: izen-emate orria, ordainketa agiria eta gizarte-segurantzako txartelaren kopia.
  • Ordainketa: Laboral Kutxako 3035 0140 34 1400025811. Ezinbestekoa da bertan haurraren izen-abizenak agertzea. Behin izena eman ondoren ez da dirua itzuliko.

Udajolaseko gurasoen bilera

Udajolaseko gurasoen bilera ekainaren 14an (osteguna) egingo da Sutegiko aretoan, 17:00etan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.