Erraustegiari buruzko eztabaida tekniko eta publikoaren aldeko sinadura bilketa amaitzear

Maiatzaren 3an, goizeko lehen orduan, 9.231 sinadura zeuden jasota

Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak erraustegiaren inguruko eztabaida tekniko eta publikoaren alde sinadura bilketa bati ekin zion duela denbora bat. Hemendik gutxira sinadura bilketari amaiera emango diote eta horretarako maiatzaren 17an (osteguna), birziklatzearen aldeko egun internazionalean, elkarretaratze bat antolatu dute Donostiako EITB-ren egoitza aurrean, 18:00tan.

Miramonen kanpaina honetan bildutako zinadurak entregatu dira eta erraustegiaren inguruko eztabaida egin dadila eskatuko da: Azken aldian erraustegien inguruan argitaratu diren albisteak kezka areagotu besterik ez dute egin gizartean eta ezinbesteko bihurtu da eztabaida teknikoa modu publikoan burutzea, ondoren gizarteak erabaki dezan proiektu polemiko honen egokitasunaz”.

Kanpaina amaiera 6.389 sinadurarekin ekin zioten eta gutxieneko helburua 8.000-ra iristea bazen (10.000 baita helburu nagusia), dagoeneko 9.200 sinadura baino gehiago bildu dituzte. Oraindik denbora badago eta beraz, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak herritarrak sinatzera deitzen ditu: “Erraustegiaren proiektu berriaren aurrean eta politikari bultzatzaileek proiektu garesti eta herritarren kezka handiaren aurrean erakutsi duten egoera kudeatzeko borondate eza ikusita, Zubietako erraustegiaren eraginen inguruko adituen arteko eztabaida publikoa eskatzen dugu, bi aldeak egongo direna: erraustegiaren aldekoa eta aurkakoa. Bi jarrerak kontrastatuko diren eztabaida publikoa eskatzen dugu. Eztabaida hori telebistan izatea nahi dugu”.

Resultado de imagen de flecha gif

Hau da sinadura uzteko helbidea: https://www.change.org/p/debate-tenico-sobre-la-incineradora-en-eitb

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s