Ia 60 urteko ibilbideari amaiera eman dio ETA erakunde armatuak

ETA erakunde armatuak gaur kaleratu duen agiria

ETAk audio bidez iragarri du bere desegitea, Suitzako Geneva hirian, nazioarteko hainbat eragileren aurrean. Ia 60 urteko ibilbideari amaiera eman dio euskal erakunde armatuak, bere egitura guztiak desegin dituela jakinarazi dute bi kidek adierazpen historikoan, Marixol Iparragirrek eta Josu Urrutikoetxeak. Euskal Herrian, ostiralean Kanboko Arnaga Jauregian egingo den ekitaldian, ETAren amaiera ofizialki ziurtatuko dute euskal ordezkaritza politiko zabal baten parte hartzearekin.

a

Marixol Iparragirrek eta Josu Urrutikoetxeak jarri diote ahotsa ETAren amaierako adierazpenari. Euskaraz irakurri dute biek, eta Urrutikoetxeak gazteleraz eta frantsesez ere egin du. ETAn ibilbide luzea eginik, zeregin aski ezberdinak izan dituzte azken urteotan erakundearen azken agiria irakurri duten biek: Iparragirre EPPKren solaskideetako bat da; Urrutikoetxeak konponbide prozesuan jardun du ETAren zuzendaritzatik.

Henri Dunant zentroa

ETAk Henri Dunant zentroaren egoitzan eman du desegiteko erabakiaren berri. ETAren amaieran protagonismoaren parte bat izan du Suitzako Henri Dunant Elkarrizketa Humanitariorako Zentroak, baina, fokuetatik aparte, urteak daramatza Euskal Herriko bake prozesuan modu batera edo bestera eragiten. Ezaguna da 2005-2007 arteko bake elkarrizketetan parte hartu zuela, baina partaidetza hori ez zen eten ETAk jarduera armatuari berrekitean. Gatazkaren konponbideak nazioartetik izan duen bultzadaren ezinbesteko pieza izan da urteotan. (Informazio +)

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.