Santixabeletako egitarau lehiaketa eta txupinazoa nork bota proposamenak egiteko epeak zabalik

2018ko Santixabel jai batzordea dagoenako ari da egitaraua finkatzen. Hainbat bilera egin dira eta hortik jaiei lotutako bi ekimen jarri dituzte martxan Santixabel Jaietako Batzordeak eta Usurbilgo Udalak:

  • Santixabeletako egitarauaren diseinua egiteko lehiaketa.
  • Santixabeletako txupinazoa nork bota proposamenak egitea.

JAIETAKO EGITARAUAREN DISEINU LEHIAKETA

Nori zuzendua

Lehiaketa publikoa eta irekia izango da. Lana originala eta argitaratu gabea izango da, beste lehiaketetan parte hartu gabea, eta ez da izango beste lan batzuen kopia, ez guztiz, ez zati batean. Lehiaketa honetara norbanakoak zein taldeak aurkez daitezke. Taldean aurkeztuz gero, taldekide bat izendatuko da lanaren arduradun. Nahi adina lan aurkez daitezke.

Saria

Lehiaketa irabazten duenak 500 euroko saria jasoko du.

Lana noiz eta non aurkeztu

Lana maiatzaren 18a baino lehenago erregistratu behar da Usurbilgo Udaleko erregistroan edo posta bidali beharko dira. Proposamenak postaz bidaltzen direnean, posta-bulegoan bidaltzen deneko data justifikatu beharko da, eta egun berean e-maila bat bidaliko da udalari kultura@usurbil.eus helbidera. Hona hemen helbidea: Usurbilgo Udala Kultura Saila: Jose Martin Sagardia Plaza z.g. – 20170 Usurbil

Lana nola egin eta nola aurkeztu

Egitarauaren diseinua egiteko, egitarauaren testua Potxoenea Kultur Etxean jaso behar da edo emailez eskatu kultura@usurbil.eus helbidean, eta testu horretan oinarrituta egingo da diseinua. Horretaz gain, Usurbilgo Udaleko logoa ere eduki beharko du.

  • Jaietako egitaraua euskaraz egingo da. Lehiaketa irabazten duenak gaztelaniazko bertsio laburtua jasotzen duen tamaina txikiagoko eskuorria maketatu beharko du lehiaketa irabazi ondoren.
  • Lanaren neurria librea izango da.
  • Lanak euskarri digitalean eta paperean aurkeztu behar dira. Euskarri digitalean: CD edo pendrive batean, aurkeztu beharko da eta PDF formatuan egongo da.
  • Lan irabazlea aukeratzerakoan, epaimahaiak kontuan izango du lana inprimatzeak izango duen kostua. Inprimaketa kostuak, beti ere, bat etorri behar du udalak aurreikusita duen aurrekontuarekin. Gehiegizko gastua lana baztertzeko arrazoia izan liteke.
  • Erabakia hartzeko orduan, garrantzi handia emango zaio, besteak beste, egitaraua erraz irakurtzeko modukoa izateari.
  • Proposamen bakoitzeko, bi kartazal aurkeztuko dira, –A eta B –, eta hauen kanpoaldean, ondoko datuok jasoko dira: egilearen izengoitia, A edo B kartazala den (kasuaren arabera) eta Santixabel egitarauaren lehiaketa.
  • A kartazala: aurkezleari buruzko datuak bilduko dira: izen-abizenak edo elkartearen izena, IFZ/IFK,
    helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta hura identifikatzeko behar den beste edozein datu.
  • B kartazalean: proposatzen den diseinua joango da, euskarri digitalean eta paperean.
  • Kartazaletan eta B kartazaleko dokumentazioan izengoitia ez den beste izenik erabiltzen bada identifikatzeko, eta izen horrek parte-hartzailea zein den jakiteko bidea ematen badu, parte hartzaile hori lehiaketatik kanpo geldituko da.

Epaimahaia

Epaimahaia Santixabeletako Jai Batzordeko bi kidek, diseinu arloan ezagutza duten bi kidek eta kultura zinegotziak osatuko dute.

Oharrak

  • Aurkeztutako lanetan hizkuntza eta irudien erabilera ez sexista bermatu behar da. Pertsonen irudiak erabiltzekotan, emakumeen eta gizonen presentzia modu orekatuan eta ez estereotipatuan islatu behar da. Izan ere, emakumezkoak eta gizonezkoak neurri berean ekintzaile eta protagonistamodura agertu behar dira, 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak agintzen duen modura.
  • Saria eman gabe geratu ahal izango da, baldin eta aurkeztutako lanek ez badute behar besteko kalitaterik.
  • Lanaren jatorrizko diseinuak inprimatzerakoan, aldaketaren bat izan lezake. Irabazleak, egitarauko azken aldaketak egin beharko ditu inprentara eraman aurretik.
  • Hautatutako diseinuaren egileak Usurbilgo Udalari lagatzen dizkio ustiapen eskubideak.
  • Lehiaketara aurkeztutako lanekin Udalak erakusketa bat egin lezake.
  • Lehiaketan parte hartzeak ezinbestean dakar oinarri hauek onartzea.
  • Argibide gehiagorako: 943 371 999 / kultura@usurbil.eu eta lehiaketaren oinarriak

Nork botako du txupinazoa?

Santixabeletako Jai Batzordeak “Nork botako du txupinazoa” ekimena jarri du martxan. Helburua jaien  hasiera ekitaldian nor omendu erabakitzeko herritarren proposamenak jasotzea eta herri partaidetza sustatzea da. Proposamenak maiatzaren 18a (ostirala) baino lehen bidali behar dira:

  • kultura@usurbil.eus
  • Sutegi liburutegian, Oiardo Kiroldegian, Potxoenea Kultur Etxean eta Usurbigo Udalean jarri diren gutunontzietan utzi daitezke.

Jasotzen diren proposamen guztien artetik bat aukeratuko da eta hori Santixabeletako Jai Batzordeak esku egongo da.

One response to “Santixabeletako egitarau lehiaketa eta txupinazoa nork bota proposamenak egiteko epeak zabalik

  1. Pingback-a: Maiatzaren 8an Santixabeletako Jai Batzordearen bilera irekia Potxoenean | Usurbildarrak aurrera

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.