Uztailerako UEMAk antolatu dituen udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 9an amaitzen da

UEMAk, Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko, udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak antolatu ditu aurten lehen aldiz. Uztailaren 10etik 17ra izango da egonaldia, Zestoako Sastarrain aterpetxean eta 15-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. 50 lagunentzako izango da lekua, eta izena emateko epea maiatzaren 9an (asteazkena)bukatuko da.

aste osoko udalekua

Asteburu bateko egonaldia beharrean aste osoko udalekua prestatzea erabaki du orain UEMAk. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua, euskararen lurgunea hedatzen jarraitzeko: “Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak gaiaren inguruan sentsibilizatuta, ahalduntze kolektiborako urratsa eman nahi da udaleku hauekin. Gazteen artean euskararen ezagutzak gora egin arren erabileran eta kontzientziazioan eragitea oraindik ere ezinbestekoa dela iritzita, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak berariaz lagundu du udaleku hau”.

LEKUA

Zestoako Sastarrain aterpetxean izango dira udalekuak. Sastarrain baserri eskola eta aterpetxea da eta izen bereko bailararen erdigunean dago kokatuta, Zestoan, Gipuzkoan, herrigunetik kilometro eta erdira. Zelai multzoak eta zuhaiztiak ugariak diren bailara honetan daude Ekaingo koba eta Ekainberri museo-gunea ere.

ADINA

Udalekuak Udalerri euskaldunetan bizi diren 15 eta 18 urte arteko gazteentzat zuzenduta dago.

IZENA EMATEKO EPEA eta MODUA

Izena emateko epea martxoaren 19an hasi zen, eta maiatzaren 9ra (asteazkena) arte izango da zabalik.

  • hezkuntza@uema.eus helbidera idatzi.
  • 943 816 699 telefonora deitu (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara).

PREZIOA

  • 249 euro ordaindu beharko du gazte bakoitzak.

OHARRAK

  • 50 lagunentzako lekua izango da.
  • Prezioan sartuta dago zazpi eguneko egonaldia mantenu osoan, otordu guztiekin. Baita eguneroko ekintzak, irteerak, tailerrak eta udalekuetan ohikoak diren gainerako jarduera guztiak ere.
  • Salto Gazte Topaketetan parte hartu zuten gazteentzat, berariaz 10 leku gordeko dira.
  • Gainerako 40 gazteak zozketa bidez hautatuko dira izena 40 lagunek baino gehiagok ematen badute, beti ere lurraldetasun eta genero ikuspegiak zainduta.
  • Zozketa egin behar izanez gero, UEMAk maiatzaren 14an jakinaraziko die gazteei lekua egokitu zaien ala ez. Behin zozketaren emaitza jakinarazita, gazteek maiatzaren 19a arteko epea izango dute UEMAren kontuan ordainketa egiteko.

informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.