Maiatzaren 8rako ‘Puntu beltzik ez!’ herri dinamikak bilera irekia antolatu du Potxoenean

Martxoaren 17an ‘Puntu bltzk ez, Usurbil seguru eta jasangarria orain’ lemapean, agerraldi jendetsua egin zen frontoian. Usurbilen dauden pasagune arriskutsuen errealitatea plazaratu zen, batez ere N-634 errepidek eta trenbide-sareak Usurbil zeharkatzen dituen hainbat puntu-beltzen errealitatek: “N-634 errepide zaharrak gure herrian trafiko-bolumen handia du oraindik ere, eta etengabekoa da egunerokoan ibilgailuen joan-etorria. Zarata, auto-istripuak,kutsadura, segurtasun eza… eragiten ditu eta, oinezkoen pasabideak kasik ez dira moldatu urte luze guzti hauetan. Errepide horrek, ez ditu gure herriko mugikortasun-beharrak asetzen”.

MaIATZAREN 8an bilera irekia

Maiatzaren 8rako (asteartea), ‘Puntu beltzik ez!’ herri dinamikak bilera irekia antolatu du orain arte landu diren gaiez hitz egiteko. Bilera Potxoenean egingo da, 19:00etan.  Martxoaren 17ko agerraldian konpromisoa hartu zen usurbildarren ahotsa gai honetan zeresana duten erakundeetara eramateko: “Egun hauetan Usurbilgo Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoekin bilerak egin ditugu. Bilera hauek eman dutena jakinarazi nahi diegu herritarrei, eta aurrera begirako lan-ildoak finkatu nahi ditugu. Horregatik, bilera ireki baterako deia egiten dizuegu: maiatzaren 8an, 19:00etan, Potxoenean. Etorri eta parte hartu dinamika honetan!”.

Herri agerraldi jendetsua egin zuten 2018ko martxoaren 17an frontoian, puntu beltzik gabeko Usurbil nahi dutela galdegiteko. “Ez dugu onartzen gure segurtasunarekin jokatzea”. Trenbide eta errepideko pasabideetako segurtasun falta salatu eta neurriak hartzea eskatzen diete erakundeei.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s