LAB Irakaskuntzak antolatuta maiatzaren 12an ekitaldia eta bazkaria Usurbilen

Joseba Beramendik (Exprai) egindako logoa

LAB Irakaskuntzak bere 30. urteurrena ospatuko du 30+ egitasmoaren bitartez. Bi ekimen antolatu dituzte, batetik, pasa den asteburuan Bilbon eta Iruñean egin zirenak eta bestetik, maiatzaren 12an (larunbata) Usurbilen ekitaldia eta bazkaria egingo dira.

Maiatzaren 12an ekitaldia eta bazkaria

Maitzaren 12an (larunbata) Usurbilen ekitaldia eta bazkari girotua egingo dira.  “Nondik gatoz, non gaude eta nora goazen” ekitaldia Udarregi ikastolan burutuko da eta bazkaria berriz herriko plazan egingo da. Ondoren,  Mikel karton kantautorea bertan izango da: “Bazkarian ahalik eta kide gehien egotea nahiko genuke eta horretarako seme-alabak zuekin ekartzea animatu nahi zaituztegu, haur menua eta bazkalostean tailer batzuk antolatuko ditugularik”. Antolatzaileek jakinarazi dute bazkaria egoki antolatzeko tiketak aldez aurretik erosi behar direla. Horretarako telefono hauetara deitu behar da:

  • Iruñea Arga ibaia kalea, 12-14 behea. 948 382 474
  • Baiona 10 pl ste ursule. 05.59.59.50.20
  • Gasteiz Fermin Lasuen, 13 behea. 945 258 404
  • Bilbo Rekalde Zumarkalea, 62 behea. 944 706 942
  • Donostia San Bladi, 1 behea. 943 458 562

Lab irakaskuntza

“1987. urtean LAB Irakaskuntza sortu zen eta ordutik gure jardun sindikal, soziala eta politikoa garatzen gabiltza. 30 urte bai! ez da gutxi. Urte hauetan aldaketa, gertaera eta bizipen anitz ditugu bai norberak baita kolektibo gisa ere, eta horiek guztiak oholtza gainean jarri eta zuekin-gure artean ospatu nahi ditugu. Egungo egoeratik ezin gara aldendu, LAB sindikatuak iaz LAB 4.0 Gure Garaia  IX. kongresua ospatu genuen eta bertan aurrera egiteko gure jardunaren birpentsatzen prozesuaren baitan gogoeta eta aurrera begirako apustu berriak zehaztu genituen, Euskal Estatu burujabea ipar orratz.

Aurten LAB Irakaskuntzari dagokigu, nondik gatoz gogoratu eta aurrera begirako helburuak zehazten joatea. 30 urte hauetako motore zuek kideok izan zarete, zuei esker Euskal Herri osoan zabalduta dagoen irakaskuntzako sindikatu bakarra gara,, proposamenak luzatu eta gauzatu dituzue, egunero zintzo borroka ezberdinei ekin diozue… Hortaz, omenalditxo hau LAB irakaskuntza osatu dugun guztion artean egin nahi dugu”.

Informazio gehiago: www.infoadm.org

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.