Udarregi Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko maiatzaren 12an Udarregi baserrira ibilaldia

Udarregi Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko maiatzaren 12an (larunbata) Udarregi baserrira ibilaldia antolatu du ikastolak. Baserrian ikastolaren sorreraren, Udarregi bertsolariaren eta Udarregi baserri beraren inguruko azalpenak emango dira. Hitzordua 10:00etan jarria da, Usurbilgo erdigunean (Irazu kalean). Trikitilariek ibilaldia alaituko dute eta amaieran hamaiketakoa jateko aukera izango da.

musika cd-a eskuragarri

Udarregi Ikastolaren 50. urtemuga dela eta, 12 kantuez osatutako diskoa kaleratu du ikastolak, 6 euroren truke. Lizardi eta Laurok liburu dendetan, Bordatxo tabernan eta Udarregi Ikastolan eros daiteke.

“Dagoenekoz salgai dugu gure diskoa!!! 12 kantuz osatutako disko bat kaleratu da. Bertan, Usurbilgo ikastolan abesten diren kantuak grabatu dira, Udarregi ikastolaren 50. urteurrenean. Kantu sorta honetan, Imanol Urbietak aspaldi sortuak zituen eta ezagunak ez diren kantuak azaltzen dira, txirularekin jotzeko kantak ere agertzen dira, LH2. mailatik aurrera jotzeko kantak, hain zuzen ere. Gipuzkoako ibaiak izeneko kanta, ikastolako 2 irakasleen elkarlana Gipuzkoako ibaiak erraz ikasteko sortua. Ikasleen sormenak. Haur hezkuntzakoekin, lehen hezkuntzakoekin, zein, DBHkoekin abesteko eta moldatzeko kantak dira hauek, entzun errazak. Udarregi ikastolako ikasleekin sortutako kantak ere bertan azaltzen dira. DBHkoek sortutako kanta, konpas batzuren elkartzea izan da, ikasle ezberdinen lanen kolaxa.

Informazio gehiago: www.udarregi.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.