“Humboldt Euskal Herrian: nazioa eta hizkuntza” liburua aurkeztuko da gaur Sutegi liburutegian

Usurbilgo Udalak antolatuta, gaur, maiatzak 9, Iñaki Zabaleta Gorrotxategiren “Humboldt Euskal Herrian: nazioa eta hizkuntza” liburua aurkeztuko da Sutegi udal liburutegian, 19:00etan. Iñaki bera aurkezpenean izango da eta Wilhelm von Humboldt-ek Euskal Herrian egin zituen bidaiez hitz egingo du.

a

Wilhelm von Humboldt

Wilhelm von Humboldt (1767-1835) prusiar humanista, politikari eta hizkuntzalari ezagunak giza eta gizarte zientzien inguruko obra zabal bat du eta, horren baitan, leku esanguratsu bat betetzen dute euskal nazioari eta hizkuntzari buruzko bere saiakera eta ikerketek. Euskal Herria bisitatzen duenetik, 1799an eta 1801ean, behin eta berriz heltzen dio euskal gaiari, bereziki hurrengo hogei urteetan, baina horren emaitza ez da ageriko corpus itxi bat: argitaratutako testuak gutxi dira eta gehienak soilik zirriborroak edo zatikako estudioak. Hauxe da, honenbestez, idazlan honen helburua: gure artean, eta euskaraz, Humboldten euskal ikerketak ezagutzera ematea, hala nola, horien edukiak modu ordenatu edo sistematiko batean eta bere pentsamendu antropologikoarekiko erlazioan aurkeztuz.

IÑAKI ZABALETA gorrotxategi

Iñaki Zabaleta Gorrotxategi (Donostia, 1966) filosofian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta, batxilergoan irakasle izan eta gero, Alemaniara joan eta Koloniako Unibertsitatean doktoratu zen. Doktore tesian euskal hizkuntza eta nazioari buruzko Humboldten ikerketak aztertzen ditu, hala nola, horiek bere pentsamendu antropologiko-linguistikoaren aurreko eta ondorengo ibilbidean kokatuz. Egun EHUko Filosofia Saileko irakaslea da. Jakin Irakurgaiak sailean argitaratu ditu jada hiru liburu –W. v. Humboldt: hezkuntza eta hizkuntza (2005), ‘Paideia’ eta hizkuntza: euskal hezkuntza (2007) eta Hizkuntzaren zientziak hizkuntzaren pedagogian (2010)–, horietan denetan saiatu delarik hizkuntzak eta hizkuntzek gizakiaren formazio gizatiarrean jokatzen duten papera hainbat puntutan argitzen.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.