Usurbilgo gazteek maiatzeko egiratauan euskaraz, aisiaz eta arteaz hitz egingo dute

Apirilaren 13an “Zerbait aldatzera doa…” lemapean aurkezpen berezi bat egin zuten herriko gazteek. Bertan egitasmoaren berri eman eta apirilatik azarora bitartera prestatu duten egitaraua aurkeztu zuten. Hilabete bakoitzak bere egutegi propioa izango du (osatu ahala, kaleratzen joango dira): “Herriko eragile eta talde guztiei eskua luzatu nahi diegu, hilabete bakoitzeko dinamikan parte hartzera, eta guztion artean egutegia osatzera. Elkarlana baitugu bide, eta arnasbide. Azarora bitarte, ondo pasatzen, ikasten eta borrokan ondo pasa dezagun!  Gazteok argi dugu. Gure eskubide guztien jabe, Usurbil bizi eta euskaldun batean bizi nahi dugu. Eta orainari heltzera goaz, etorkizuna gurea izan dadin!“.  Dagoeneko maiatzeko egitarauaren berri eman dute; euskara, aisia eta artea landuko dira.

Maiatzak 11 ostirala

  • 22:00etan, Potxoenean: jarduera fisiko autogestionatuaren inguruko mahaingurua: “Herrian dugun aisialdia eta kirola izango dira eztabaida gai, hutsuneak topatu eta dinamika berri bat sortzeko asmotan. Honetarako, beste herrietako esperientziak izango ditugu lagungarri, Kanika (Hernaniko aisialdi taldea) eta Karrikan (Gasteizko Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzien fakultateko talde kritikoa) taldeko lagunak, herriko beste eragile batzuekin batera”.

Maiatzak 18, OSTIRALA

  • 22:00etan, Potxoenena: kafe tertulia, “Emakumeei gure sexualitatearen inguruan ezkutatu zaiguna”.

MAIATZAK 19, LARUNBATA

  • 19:30ean, Askatasuna plazan: mihiluze saioa.

Maiatzak 25, ostirala

  • 21:30ean, Potxoenean: “Zer da artixta izatea?” solasaldia: “Aurretik aipatutako dinamika guztiak bezala, honako hau ere herritar guztientzat bideratua dagoela garbi utzi nahi dugu, guztiok barruan daukagun artixta azaleratzeko asmotan”.
  • Ondoren, Sutegi Kultur Etxearen kanpoaldean:  Andoni bakarlaria.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s