Etxeraten “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa” egitasmoa martxan

Etxerat Elkartea 2016an abian jarri zuen “Dispertsioaren hegiak” izeneko egitasmoarekin aurrera darrai. Egitasmo hau egungo espetxe politikaren bazter eta profil guztiak ikustarazteko ekimena da. Aurretik, “Dispertsioaren haurrak” abiarazi zuten, ia ezezaguna zen errealitate bat hurbildu zuten eta oraindik hurbildu nahi diote gizarteari gaur ere: “Euren bizitza, garapena, afektibitatea eta etorkizuna baldintzatzen duen salbuespeneko neurrien mende dauden haurrak dira”.

Pasa den urtarrilean Etxerat Elkarteak bigarren ekimen bat jarri zuen martxan: “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa”. Urrunketak pertsona ahulenengan duen eragina jakinaraztea da helburua; adin nagusiko pertsonak hain justu eta baita ere, gaixotasunak direla medio, hain urrun dauden espetxeetara haien senide eta lagunak bisitatzera joan ezin direnak.

Etxerat Elkartea: “Etxeraten lana gurekin konpartitu duten senide eta lagun guztiak, gure artean jada ez dauden horiek gogoratu eta aitortu nahi ditugu ekimen honekin. Salbuezpeneko politika krudel horren ondorioz, senideak aske ikusi gabe betirako joan direnak gogoratu nahi ditugu bihotzez. Eskertu genuen baita ere, sikologo eta eskubide sozialen aldeko pentsionisten plataformetako kidei ‘Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa’ egitasmo honetan eskainitako ekarpena. Txostena eskuragarri duzue Etxerat Elkartearen web gunean (klik)”.

Hitzaldiak

Gazteizeko hitzaldia (Arg.: Etxerat Elkartea)

Etxerat Elkartea lan hau herritarrekin konpartitzen ari da Euskal Herriko auzo eta herrietan, eta horretarako hitzaldi sorta antolatu du. Hitzaldekin batera, lekukotasunekin ekoiztutako bideo bat erakusten ari dira. Oraingoz, Bilbon, Gasteizen, Galdakaon eta Iruñean izan dituzte hitzorduak, ehundaka lagun bildu direlarik eta hemendik aurrera honako egutegi hau osatu du. Datozen asteetan,  Durangon, Donostian, Gipuzkoan eta beste herri batzuetan zehatzeke dauden hitzorduen berri emango dute:

  • Maiatzak 17, osteguna: Etxarri-Aranatz. Kultur Etxean, 18:00etan.
  • Maiatzak 25, ostirala: Lesaka. Udaletxean, 18:00etan.
  • Maiatzak 31, osteguna: Laudio.  Udaletxeko erabilera anitzeko aretoan, 19:30ean.
  • Maiatzak 31, osteguna: Sopela. Kurtzio kultur etxean, 19:00etan.

Informazio gehiago: www.etxerat.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.