Maiatzaren 13an Baserritarren Egunaren ospakizuna Usurbilen

Urtero bezala, maiatzaren 15ean San Ixidro eguna ospatzen da. Aurtengoan Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatibak antolatzen duen egun hau maiatzaren 13an (igandea) ospatuko dela iragarri dute.

Usurbil KM0 egitasmoaren abiapuntu

Maiatzaren 13an ospatuko den Baserritarren Eguna, baserritarren lana eta bertako ekoizleen produktuak ezagutzera emateko eguna izan nahi du, eta Usurbil KM0 egitasmoaren abiapuntu. Beterri-Buruntza eskualdean abiatu duten lan-ildoari jarraituz, hilabete luzez aritu izan dira proiektu horren gainean lanean Udala eta bertako ekoizleak, herriko produktuak sustatzeko helburuz: “Elkarrekin eta elkarlanean. Herrian badira lehen sektorean lanean ari diren hamaika produktore, eta euren lana balioan jarri, herrian ezagutzera eman eta horiek herrian kontsumitu ahal izateko bideak ireki nahi ditu Udalak. Eta aurtengo San Ixidro Eguna asmo horiek gauzatzeko baliatu nahi dugu. Goiko irudia da horren lekuko. Horren erakusgarri. Hain justu, irudi hori herri bazkarian jarriko den mantela izango da”.

Herriko ekoizleen postuak

Herriko ekoizleek hauek postua jarriko dute goizeko azokan:

  • Jexux Agirresarobe (Han Goiko arrautzak)
  • Koldo Huegum (Borda Txuri, oilaskoak)
  • Arkaitz Portularrume (Barazkiak)
  • Basatxerri (Txerri ustiategia)
  • Jon Arregi artzaina
  • Ekogunea (udal baratzak)
  • Jexux Agirre (eskuareak)
  • Alkartasuna kooperatiba

Herri bazkaria baserriko produktuekin

Herri bazkaria ere Usurbilgo baserriko produktuekin osatuko da, eta sukaldaritza-eskolakoek prestatuko dute. Txartelak salgai daude Alkartasuna Baserritarren Kooperatiban, Artzabalen eta Bordatxon (Helduak: 20€ – Haurrak: 10€). Hauxe da menua:

  • Menestra.
  • Oilaskoa euskal saltsan.
  • Bertan egindako postrea.

Maiatzak 13ko egitaraua

  • 10:15 46. Pilota txapelketa frontoian.
  • 11:00 Baserriko produktuen azoka Dema plazan.
  • 11:30 Baserritarren omenezko hamaiketakoa.
  • 13:00 Buruhandi eta Erraldoien konpartsa.
  • 14:00 Herri Bazkaria bertsolariekin frontoian.
  • 16:00 Xebastian Lizaso eta Ane Labaka bertsolariak.
  • 18:00 Herri Kirolak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s